2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Atsedenaren aurrekoa

Datorren astean atseden izango dute talde guztiek, baina aurretik jardunaldi bat izango dute. Berez infantil-kadeteek eta benjaminek asteburu honetan ere jai zuten, baina benjaminetan orain dela bi aste jokatu behar zen partida jokatuko da larunbat eguerdian Errezilen, bertako eta Bidania-Goiatzeko taldearen artean.

Alebinetan, ostiralean hiru neurketa jokatuko dira. Bidaniako pilotalekuan bi izango dira, bat bestearen atzetik. 18.45etan jokatuko da aurreneko partida Bidania-Goiatz B eta Betelu taldeen artean. Jarraian, Bidania-Goiatz A eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. 19.30ean, berriz, Leaburuko pilotalekuan, Leaburu-Altzo eta Txalburuk, liderra neurtuko dira. Azkeneko norgehiagoka, igandean, 11.00etan izango da Orexan, Lizartza-Orexaren eta Igeldoren artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina