2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

Badator berriro ere

Eguraldiak uzten baldin badu areto futboleko eta mikrofutsaleko jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Horrela areto futboleko neurketak izango dira infantil-kadeteetan eta benjamineta, eta mikrofutsalekoa alebinetan.

Hezetasuna ari da eragozpenak sortzen eta infantil-kadetetako Txalburuk / Betelu partida atzeratu egin behar izan da. Bestea, ostiralean jokatuko da 19.30ean Ikaztegietan, Gael Ligaren eta Ikaztegietaren artean.

Benjaminetan ere bi partidak ostiralena jokatuko dira. 18.00etan Lizartzako pilotalekuan Lizartza-Orexa eta Errezil lehiatuko dira, eta orduerdi bat beranduago, berriz, Bidaniako pilotaleuan Bidania-Goiatz eta Betelu neurtuko dira.

Mikrofutsalean lehen jardunaldia izango da, eta Ikaztegietako pilotalekuan izango da larunbatean 16.00etan. Inoiz baino talde gutxiago izango dira aurten, baina aurrera egiteko moduan da, eta hori da garrantzitsuena, ezin baita ahaztu Munduko Txapelketetan Gaeleko ordezkariek nolako emaitzak lortu dituzten. Horrela,  mutiletan bi multzotan banatuta lehiatuko dira lehen fasean. Batean, Bidania-Goiatz A, Lizartza-Orexa eta Txalburuk neurtuko dira. B multzoan, berriz, Baliarrain, Leaburu-Altzo eta Bidania-Giatz B. Lehen fasea amaitutakoan finalak jokatuko dira. Honela, lehen multzoko aurrenekoek lehen jardunaldiko lehen postua izango dute jokoan, bigarren geratzen direnek hirugarrena, eta hirugarren geratzen direnek bosgarrena. Lehen fasean bost minutuko partidak jokatuko dira, eta bigarrengoan hamarrekoak. Nesketan, Gael eta Bidania-Goiatz neurtuko dira eta hamar minutuko bi zati jokatuko dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina