2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

Maila handiko torneoa

Gael, infantil A eta alebin mailetan, Rioja Team, infantil B mailan, Anoeta kadete A mailan, eta Alipendi, kadete B mailan izan ziren Gael Ellarteak antolatu duen Gabonetako Torneoan irabazle. Jendeak ere erantzun ona eman zuen Beteluko pilotalekuan.

ALEBINAK:

ANDORRAKO SELEKZIOA 5 AURRERA LEITZA 1

Nagusi izan zen Andorrako selekzioa. Hasieran nafarrek eutsi zioten, baina gero andorrarrek zuloa egin zuten, eta zuri-gorriek ezin izan zuten erreakzionatu.


GAEL 7 AURRERA LEITZA 1

Lehen hamar minutuetan eusten ongi aritu ziren nafarrak, baina zuri-marroiek lehen gola egin zutenetik bidea errezago izan zuten, eta amaieran azkeneko partidarako torneoa irabazteko berdinketa nahikoa zutela geratu ziren. Amundarain (2), B.Gorostidi (2), Garmendia eta Mujika izan ziren golegileak.


GAEL 2 ANDORRAKO SELEKZIOA 1

Partida oso polita eta orekatua izan zen hau. Etxekoak aurretik jarri ziren markagailuan, baina kanpokoek neurketa berdindu egin zuten, Emaitza hori nahikoa zen zuri-marroientzat torneoa irabazteko, baina bigarrena ere egin zuten, merezitako tituloa lortzeko. BeƱat Gorostidi izan zen golegilea.


MARKAGAILUA:

ANDORRAKO SELEKZIOA 5 AURRERA LEITZA 1
GAEL 7 AURRERA LEITZA 1
GAEL 2 ANDORRAKO SELEKZIOA 1



SAILKAPENA:

1- GAEL- 6P (+7)
2. ANDORRAKO SELEKZIOA 3P (+3)
3- AURRERA LEITZA 0P (-10)

INFANTIL B

ARRERA LEITZA 0 RIOJA TEAM 6

Errioxarrek erakustaldia eman zuten. Torneoko talderik ederrenetakoa izan zen, jokatu eta jokatzen utziz, eta maila ikaragarria eman zuten. Leitzarrei ezinezkoa egin zitzaien hauei eustea.


GAEL 0 RIOJA TEAM 4

Zuri-marroiak saiatu ziren eusten eta une askotan ongi aritu ziren, baina azkenean lau gol hartu behar izan zituzten, eta horrela errioxarrek torrneoa erabakita utzi zuten.


GAEL 4 AURRERA LEITZA 9

Leitzarrek eraman zuten partidaren pisurik handiena. Une batzuetan Gael asko gerturatuta ere ibili zen, bainan nafarrek berriro ere ihes egin zuten, eta orduan ezinezkoa izan zen haiek harrapatzea. Aldalur, Labaka eta Olano (2) izan ziren golegileak.



MARKAGAILUA:

ARRERA LEITZA 0 RIOJA TEAM 6
GAEL 0 RIOJA TEAM 4
GAEL 4 AURRERA LEITZA 9


SAILKAPENA:

1- RIOJA TEAM- 6p (+10)
2- AURRERA LEITZA-3P (-1)
3-GAEL- 0P (-9)

INFANTIL A:

GAEL 4 ANDORRAKO SELEKZIOA 3

Partida polita izan zen hau ikusteko. Zuri-marroiak 3-0 jarri ziren aurretik, baina Andorrakoek neurketa berdindu egin zuten.Horrelaxe amaituko zela zirudienean, Iker Muruak  egin zuen gol erabakiorra, amaitzeko 12 segundo falta zirenean. Muruaz gain, Iriarte (2) eta Iztueta izan ziren golegileak. Andoni atezainaren lana ere bikaina izan zen, sekulako geldialdiak egin baitzituen.


GAEL 7 XOTA 3

Irurtzungoak ongi hasi ziren 0-2 aurreratuz, baina gero zuri-marroiek horri buelta eman zioten eta oso erraz eraman zuten neurketa. Berdeak aldaketarik ez zuten ekarri eta hori nabaritu zuten. Iriarte (3), Iztueta (2) eta Saralegi (2) izan ziren golegileak.


ANDORRAKO SELEKZIOA 11 XOTA 1

Kolorerik ez zen egon neurketa honetan. Jadanik nekatuta zeuden nafarrak, eta Andorrakoek nahi bezala eraman zuten neurketa garaipen oso erreza lortuz. Aldaketarik ekarri ez izana nabaritu zuten Irurtzungoek.


MARKAGAILUAK:

GAEL 4 ANDORRAKO SELEKZIOA 3
GAEL 7 XOTA 3
ANDORRAKO SELEKZIOA 11 XOTA 1



SAILKAPENA:

1- GAEL- 6P (+5)
2-ANDORRAKO SELEKZIOA- 3P (+9)
3-XOTA- 0P (-14)

KADETE B:

XOTA 1 ALIPENDI 3

Irurtzungoak hasi ziren agintzen, baina gero Araiakoak horri buelta eman eta bi goleko errentarekin irabazi zuten neurketa.


GAEL 1 XOTA 6

Ez zen gaizki hasi Gael, presioa goian eginez, eta zuloak itxiz, baina bost minutu txarretan lau gol jaso zituen, eta aukerarik gabe geratu zen. Oihan Parrak egin zuen gola.


GAEL 0 ALIPENDI 4

Aurreko partidan baino hobeto aritu zen Gael, baina aurkaria hobeagoa zen. Lana egin behar izan zuten Araiakoek, baina amaieran garaipena eta torneoa eraman zuten.


MARKAGAILUA:

XOTA 1 ALIPENDI 3
GAEL 1 XOTA 6
GAEL 0 ALIPENDI 4



SAILKAPENA:

1- Alipendi- 6p (+6)
2- Xota. 3p (+3)
3-Gael-op (-9)

KADETE A

GAEL 1 ANDORRAKO SELEKZIOA 0

Partida orekatua izan zen hau. Baloia ongi erabili zuten Andorrakoek, baina gola zuri-marroiena izan zen, Oier Ugartemendiak lortu zuena, eta horrekin lehen hiru puntuak eskuratu zituzten etxekoek.


ANOETA 3 ANDORRAKO SELEKZIOA 3

Intentsitate handiko partida izan zen, txartel gorri eta guztikoa, eta amaieran, azken unean berdindu zuen Andorrako selekzioak. Lehia handia izan zen, baina beti gipuzkoarrak joan ziren markagailuan aurretik.


GAEL 3 ANOETA 4

Gael ia beti aurretik joan zen markagailuan, eta torneoa irabazteko berdinketa ere nahikoa zuen, baina azkenean galdu egin zuen. 2-0 jarri zen aurretik, baina kanpokoek berdindu egin zuten partida. 3-2 ere eurreratu ziren, baian azkenean zuri-moreek partidari buelta eman zioten. Maioz, Agirretxe eta Hurtado izan ziren golegileak.


MARKAGAILUA:

GAEL 1 ANDORRAKO SELEKZIOA 0
ANOETA 3 ANDORRAKO SELEKZIOA 3
GAEL 3 ANOETA 4



SAILKAPENA:

1-ANOETA- 4P (+1)
2- GAEL- 3P
4-ANDORRAKO SELEKZIOA 1P (-1)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina