2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

Jardunaldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako jardunaldi berria jokatuko da asteburu honetan. Infantil-kadeteetan pasa den astean atzeratu behar izan zen neurketa berreskuratuko da larunbatean Beteluko pilotalekuan, bertan Betelu eta Txalburuk neurtuko dira 19.15etan.
Alebinetan, berriz, bigarren itzulia hasiko da, eta partida guztiak larunbatean jokatuko dira. 16.00etan, Igeldok Baliarrain-Ikaztegieta hartuko du. Ordu bat beranduago, Orexako pilotalekuan neurtuko dira Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz A. 18.15etan, berriz, Betelu eta Txalburuk izango dira aurrez aurre Beteluko pilotalekuan, eta jardunaldia Bidaniko pilotalekuan amaituko da, bertan neurtuko baitira Bidania-Goiatz B eta Leaburu-Altzo, 19.00etan.
Benjaminetan ere bigarren itzulia haisko da, eta ostiralean jokatuko den partida bakarra hortxe izango da, 19.00etan Bidania-Goiatz eta Lizartza-Orexa neurtuko baitira Bidaniko pilotalekuan. Bihar, 17.00etan, Errezilgo eskoletako kantxan, Errezil eta Igeldo lehiatuko dira. Beteluk atseden izango du jardunaldi honetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina