2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Beste bat

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, jardunaldi berria jokatuko da, eta hiru mailetan izango dira partidak. Infantil-kadeteetan neurketa interesgarri batekin helduko diote jardunaldiari, aurrenengoa eta bigarrena neurtko baitira Abaltzisketako pilotalekuian ostiralean 20.00etan. Gael Liga doa lehen postuan, eta Txalburuk bigarren. Etxekoek irabazten badute, aurretik jarriko dira, kanpokoek irabazten badute tartea handitu egingo dute. Beheko aldean dauden bi taldeek, berriz, Ikaztegietan jokatuko dute ordu laurden bat beranduago, Ikaztegieta eta Bidania-Goiatz neurtuko baitira. Etxekoak partidarik irabazi gabe daude, eta bidaniarrek bakarra irabazi dute.
Alebinetan jardunaldia Abaltzisketan abiatuko da ostiralean,  19.00etan liderrak Bidania-Goiatz B taldea hartuko baitu. Orduerdi bat beranduago neurtuko dira Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Lizartza-Orexa. Larunbaterako bi partida geratzen dira, eta biak ordu berean; 18.00etan. Bidanian, herriko taldeak Betelu hartuko du, eta Leaburun, Leaburu-Altzok Igeldoren aurka jokatuko du.
Benjaminetako bi partidak larunbatean jokatuko dira. 10.30ean, Igeldon, bertako taldea eta Bidania-Goiatz neurtuko dira, eta 16.00etan, sailkapneko lehen biak, Lizartza-Orexa eta Betelu, Orexan. Beteluarrak doaz lehen postuan patida guztiak irabazita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina