2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Euskal selekzioa, laugarren

Pasa den astean Katalunian jokatu zen 21 urtez azpikoen Eurokopa, eta bertarako sailkatuta zeuden bost selekzioen artean zegoen Euskal Herria. Azkenean laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lesioekin ez zuten zorte handiegirik izan, eta horrelako torneo labur batean garrantzitsua izaten da lesioek errespetatzea. Lau partida jokatu, eta Errusiari bakarrik irabazi zion. Azkenean laugaren geratu zen. Txekiak irabazi zuen, Beljika izan zen bigarren, Katalunia hirugarren, eta azkena Errusia geratu zen. Datorren maiatzean selekzio aboslutoen Eurokopa jokatuko da Txekian, eta han aritzeko Euskal Herriko selekzioak lortuta dauka txartela. Gainera, 2015ean Bielorrusian jokatuko den Mundialerako txartelak ere banatuko dira.
                                      Euskal Herriko selekzioa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina