2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Ligaren itzulera

Astebeteko atsedenaren ostean itzuliko da Liga, eta lehen itzuliaren amaiera izango da infantil-kadete eta benjaminen mailetan. Lehenengoan, larunbatean Errezilen neurtuko dira bertako taldea eta Ikaztegieta. Azken hauek dira liderrak jokatutako partidak irabazita. Etxekoek, partida bat berdindu eta bestea galdu dute. Igandean, Bidanian, Bidania-Goiatz eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Etxekoek partida bat irabazi eta bestea galdu dute. Kanpotarrek bat galdu eta bestea berdindu. Benjaminetan, ostiralean Lizartza-Orexa eta Txalburuk neurtuko dira. Azken hauek dira liderrak, orain arte jokatutako partida guztiak irabazita. Etxekoak bigarrenak dira, eta talde mistoetan aurrenekoa. Larunbatean, Leaburu eta Bidania-Goiatz neurtuko dira. Etxekoak lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Alebinetan, aste honetakoaz gain, datorren astekoa ere jokatu beharko dute lehen itzulia amaitzeko. Ostiralean Lizartza-Orexa eta Txalburuk neurtuko dira Orexan. Neurketa oso interesgarria da, parean dabiltzan bi talderen artean. Larunbatean, Leaburuk orain arte etxean erakutsi duen indarra mantendu nahiko du, eta Bidania-Goiatzek garaipena behar du berriro ere lehen postua eskuratzeko. Ikaztegietak atseden baitu. Azkenik, Ikaztegietan, Ikaztegieta-Baliarrain eta Igeldo lehiatuko dira, sailkapeneko azkeneko biak. Etxekoek lehen garaipena lortu nahi dute. Zuri-berdeek aurreko jardunaldian lortu zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina