2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Oporren aurreko areto futboleko azken jardunaldia

Areto futbolean jadanik oporretan daude benjamín eta infantil-kadete mailako taldeak, eta ostiralekoaren ostean, gauza bera egingo dute alebinek ere. Jokatuko den aurrenekoa Igeldon izango da, 16.30ean Igeldok Ikaztegieta hartuko baitu. Kanpotarrek lehen postuan amaitu nahi dute lehen itzuli hau, eta etxekoek, berriz, azken jardunalditako bolada onari eusti nahi dio. Bi ordu beranduago jokatuko dira beste bi partidak. Bidanian, herriko taldea eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Etxekoek garaipena behar dute lehen postua berreskuratzeko, eta kanpokoek ere gauza bera egin nahi dute hirugarren postua sendotu, eta lehen postura gerturatzeko. Ordu berean, Abalktzisketan, Txalburuk eta Ikaztegieta-Baliarrain lehiatuko dira. Etxekoak bere pilotalekuan indartsu jarraitu nahi dute, orain arteko partida guztiak irabazi baitituzte. Kanpokoek pasa den astean lehen puntua lortu zuten, eta Abaltzisketan denboraldiko lehen garaipena eskuratu nahi dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina