2013(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU A 2 IKAZTEGIETA 1

LEABURU A: Ugartemendia.

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 8-10, 10-2 eta 8-5

Leaburu A taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, jokatutako partida guztiak irabazita. Gaur lehen jokoa galdu egin du, baina gero bigarrena irabazi, hirugarrena behartu eta hiru puntuak eskuratu ditu.


LEABURU B 2 BEIZAMA 0

LEABURU B: Garcia.

BEIZAMA: Leunda

PARTZIALAK: 10-5 eta 10-6.

Partida kaskarra izan da, huts askorekin eta bietan hutsik gutxien egin duenak eraman du garaipena. Leaburu B sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du.


ARETO FUTBOLA:

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 6 LIZARTZA-OREXA 6

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta Aldalur.

LIZARTZA-OREXA. Errasti, Hurtado, Juan, Iturrioz, Balerdi, Goikoetxea, Goikoetxeandia,
Lasa, Zeberio eta Arrillaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (6). Lizartza-Orexa:Zeberio (4) eta Arrillaga (2).

Bidania-Goiatzek eta Lizartza-Orexak partida oso dotorea eskaini zuten, eta amaieran puntu banaketarekin amaitu zuten. Bidania-Goiatzek bigarren amaitu du lehen itzulia, baina orain Ikaztegietak ihes egin dio, eta lehen postua bi puntura dute. Lizartza-Orexak, berriz, hirugarren amaitu du lehen itzulia.

TXALBURUK 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 1

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Lopetegi, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Areizaga, Artola, Kaminos eta Gorostidi.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, U.Olano, Irastortza eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Leunda. I.Olano eta Castaño.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso (4), Murua (2), Lopetegi (2) eta Areizaga. Ikaztegieta: Artola.

Txalburuk taldeak indartsu jarraitzen du etxean, orain arteko partida guztiak irabazita. Atzo mailako talderik gazteena hartu zuen mendean. Gakoa kornerretan egon zen, izan ere kanpotarrak oraindik garaiera txikia dute, eta etxekoek, aldiz handia, eta korner bakoitza goleko arrisku bizia izan da, eta golik gehienak ere horrela sartu dituzte. Abaltziksetakoak laugarren amaituko dute lehen itzulia, eta Ikaztegietakoak, azkena.


IGELDO 2 IKAZTEGIETA 6

IGELDO: Camarero, A.Gonzalez, E.Aizpurua, A.Lopez eta Etxeberria-hasierako bostekoa-, Oiarzabal, S.Lopez, U.Aizpurua eta Mujika.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Arruabarrena eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Leunda eta Benavente.

GOLAK: Igeldo: Gonzalez (2). Ikaztegieta: Irastortza (3), Leunda (2) eta Uria.

Ikaztegietak lehen itzulia lehen postuan amaitu du Igeldon irabazi ostean. Kanpokoak 0-2 aurreratu dira, baina bi penaltiei esker etxekoek berdindu egin dute, baina atsedenera joaterako berriro ere bi gol sartu dituzte. Bigaren zatian ere beste bi egin dituzte eta horrekin lehen itzulia líder amaitzeaz gain, lehen talde mistoa ere bada.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina