2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

KORNIKAK.

FUTWALLA.

LEABURU A 2 LEABURU B 1

LEABURU A: Ugartemendia.

LEABURU B: Garcia.

PARTZIALAK: 5-10, 10-5 eta 8-6.

Leaburu A taldea izango da sailkapeneko lehenengoa, bere beste taldekideari irabazi ostean, partida polit baten ostean. Lehen jokoa Garciak irabazi zuen, baina Ugartemendiak berdindu egin zuen bigarrengoan. Kitarakoa Ugartemendiak bereganatu zuen, eta baita partida eta lehen postua ere.

IKAZTEGIETA 2 BEIZAMA 0

Ikaztegieta: Uria.

Beizama: Leunda

Partzialak: 10-9 eta 10-4.

Sakeak sekulako garrantzia izan du norgeghiagoka honetan. Lehen jokoan Beizama 5-9 irabazten ari zen, baina orduan saketik falta egin du, eta gero Ikaztegietakoak, berriz, asmatu egin du lehen jokaldiarekin, eta buelta emateko gai izan da. Bigarengoan ere sakearekin asmatuz jarraitu du Uriak, eta Leundak, berriz, alde zuenean sakearekin huts egin du, eta Ikaztegietak lehen garaipena lortu du.
 
 

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 5 LIZARTZA-OREXA 5

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Losa, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa-, Lakuntza eta Zugasti.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zalakain, Iturrioz, Sorozabal eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Colmenares, Arozena eta Gokoetxeandia.

GOLAK. Bidania-Goiatz: Otaño (4) eta J.Agirretxe. Lizartza-Orexa: Zeberio (2), Zalakain, Goikoetxeandia eta Losak bere atean.

Emozioz beteriko partida dotorea jokatu da Bidanian. Kanpotarrak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek neurketa berdindu egin dute. Hala ere, berriro kanpokoak 2-4 aintzineratu dira, eta horrelaxe heldu dira azken hiru minutuetara. Tarte horretan etxekoek horri buelta eman eta 5-4 aurretik jarri dira, baina azkeneko jokaldian kanpokoak berriro ere berdindu egin dute.




ERREZIL 6 IKAZTEGIETA 3

ERREZIL: Uzkudun, Urdalleta, Irulegi, Labaka eta Aiertza.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Jauregi eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Mozo, J.Luzuriaga eta X.Luzuriaga.

GOLAK: Errezil: Aiertza (3) eta Labaka (3). Ikaztegieta: Sagastibeltza (2) eta Mozo.

Errezilek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, eta orain arte partida guztiak irabazi zituen taldearen aurka. Lehen zatia orketua izan da. Etxekoak aurreratu dira, baina kanpokoak buelta eman eta aurretik joan dira atseden hartzera. Bigarrengoan, ordea, etxekoak, aldaketarik gabe, sekulako partida egin dute, orain arteko onena, eta merezimendu osoz lortu dute garaipena.

ALEBINAK:

LEABURU 6 BIDANIA-GOIATZ 7

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Agirretxe, Altuna, Iraeta eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, I.Otaño eta Aldalur.

GOLAK: Leaburu: Zubia, Ugartemendia, A.Arrospide (2) eta M.Garcia (2). Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), I.Otaño eta Aldalur.

Bidania-Goiatzek lan asko egin da irabazi zuen Leaburun, partida polit baten ostean. Jokin Agirretxe izan zen berriro ere, bere bost golekin, ezberdintasunak markatu zituenak.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 6 IGELDO 6

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, J.Leunda, Irastortza eta I.Olano-hasierako bostekoa-, U.Olano, Larrañaga eta A.Leunda.

IGELDO: Camarero, Etxeberria, S.Lopez, E.Aizpurua eta U.Aizpurua-hasierako bostekoa-, Gonzalez, Oiarzabal eta A.Lopez.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Irastortza (3), I.Olano (2) eta J.Leunda. Igeldo: Gonzalez (5) eta Etxeberria 1.

Sailkapeneko azken bi sailkatuek oso norgehiagoka polita eskaini dute. Etxekoak 3-0 eta 4-1 aurreratu dira, baina kanpokoak ez dute etsi, eta partidari buelta eman eta 4-6 jarri dira aurretik. Etxekoak ere ez zeuden etsitzeko, eta norgehiagoka berdintzea lortu dute, mailako talderik gazteenak denboraldiko lehen puntua eskuratuz.

LIZARTZA-OREXA 9 TXALBURUK 2

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Iturrioz, Zeberio, Zubeldia eta Hurtado-hasierako bostekoa-, Goikoetxeandia, Arrillaga, Balerdi, Goikoetxea, Beitia, Lasa, Juan eta Agirre.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetegi eta Kaminos-hasierako bostekoa-, Altuna, Areizaga, Artola eta Gorostidi.

GOLAK: Lizartza-Orrexa: Zeberio (5), Arrillaga (3) eta Hurtado. Txalburuk: Mañoso eta Murua.

Lizartza-Orexak garaipen erosoa lortu du. Atsedenera lau golen aldearekin iritsi dira, eta bigarren zatian lehenari jarraitzea nahikoa izan du jokoan zeuden hiru puntuak eskuratzeko.

BENJAMINAK:

LEABURU 0 BIDANIA-GOIATZ 11

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, E.Zugasti, Beloki, Eskibel, Dorronsoro, Iraeta eta I.Zugasti.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Iraeta (6), E.Zugasti (2), I.Zugasti (2) eta Eskibel.

Bidania Goiatzek sailkapeneko bigarren postua berreskuratu zuen Leaburun irabazita. Iraeta izan zen protagonista sei gol lortuta.

LIZARTZA-OREXA 1 TXALBURUK 7

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Errasti, Malkorra, Azpiroz, Lasa, Balerdi, Iturralde, Arrillaga eta Arrue.

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Tolosa, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga. Txalburuk: B.Gorostidi (3), Mañoso (2), Tolosa eta X.Gorostidi.

Txalburuk taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Orexan irabazi ostean. Norgehiagoka lehen zatian erabaki da, kanopokoak 0-5ekoarekin joan baitira atseden hartzera. Bigarrenean etxekoek saiatu dira, baina kontraerasora dena erabakita utzi du sailkapenean lehen postuan doan taldeak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina