2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 7 ERREZIL 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, X.Luzuriaga eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, J.Luzuriaga eta Mozo.

ERREZIL: Uzkudun, Labaka, Urdalleta, Irulegi eta Aiertza.

GOLAK: Ikaztegieta: X.Luzuriaga (3), Sagastibeltza (2), Mozo eta J.Luzuriaga. Errezil: Aiertza (3) eta Labaka.

Ikaztegietak, nahiz eta lehen postua segurtatuta eduki, azkeneko jardunaldian era irabazi egin du, eta Errezilek hirugarren postuarekin konformatu behar izan du. Errezilek berriro ere itxura bikaina eman du, eta golen bat edo beste gehiago sartzea ere merezi izan du, baina orduan agertu da Jokin Lakuntza atezaina, sekulako geldialdiak egin baitutu. Errezilek bost jokalari bakarrik ekarri ditu, eta gakoa hortxe egon da, indarrak iraun dien bitartean, geghiago izan baitira errezildarrak.


ALEBINAK:

IGELDO 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

IGELDO: Camarero, Gonzalez, A.Lopez, Oiartzabal eta U.Aizpurua-hasierako bostekoa-, S.Lopez eta E.Aizpurua.

IKAZTEGIETA: Olaberria, Leunda, Irastortza, Iztueta eta Artola-hasierako bostekoa-, I.Olano eta Zunzunegi.

GOLAK: Igeldo: Gonzalez (2) eta U.Aizpurua. Ikaztegieta-Baliarrain: Leunda, Iztueta eta Zunzunegi.

Sailkapeneko azken bi sailkatuek, eta txapelketa honetako bi talderik gazteenek, oso norgehiagoka polita eskeini dute, eta amaieran justuena zen emaizarekin amaitu da, berdinketarekin, alegia. Etxekoak aurreratu dira, baina kanpotarrek lehen zatiko azkeneko jokaldian berdinketa lortu dute.Bigarren zatian aurretik jarri dira, baina oraingoan etxekoak izan dira partidari buelta eman  dieteneak. Neurketa amaitzetik gertu zenean, lortu du Ikaztegieta-Baliarrainek berdinketa.


BIDANIA-GOIATZ 4 LEABURU 4

BIDANIA-GOIATZ. Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia, Arrizabalaga, Adurriaga eta Ben Saber.

GOLAK: Bidania-Gioiatz: Agirretxe (3) eta Iraeta. Leaburu: Ben Saber (2), M.Garcia eta Ugartemendia.

Bidania-Goiatzek eta Leaburuk berdinean amaitu dute neurketa, eta horrekin, jokatu gabe Ikaztegietari Liga eman diote. Jardunaldi bat falta da, eta azkenekoan gertatzen dena gertatu, ikaztegietarrentzat izango da txapela, eta baita txapelketa mistoa ere. Partida oso polita izan da. Bi taldeek izan dute irabazteko aukera, baina justuena berdinketa izango zen, eta horrelaxe amaitu da.

TXALBURUK 5 LIZARTZA-OREXA 5

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Murua, Mañoso eta Artola-hasierako bostekoa-, Areizaga, Kaminos, Gorostidi eta Lopetedi.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Sorozabal, Iturrioz, Arrillaga eta Juan-hasierako bostekoa-, Lasa, Balerdi, Beitia, Zubeldia, Goikoetxeandia eta Zeberio.

GOLAK: Txalburuk: Lopetedi (2), Murua (2) eta Artola. Lizartza-Orexa: Zeberio (3), Arrillaga eta Iturrioz.

Txalburuk eta Lizartza-Orexak berdinean amaitu dute eta Liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean hirugarren postua aidean geratu da, nahiz eta oraingoz Lizartza-Orexa dagoen hirugarren postu horretan. Partida oso polita izan da, eta agian emaitzarik justuena ere berdinketa izan da. Txalburuk oso azkar aurreratu da 2-0 eta markagailuan beti aurretik izan da. 3-3 izan da aurreneko berdinketa, eta hortik aurrera ere beti Txalburuk aurretik jarri izan da, baina Lizartza-Orexak beti lortu du berdintzea, eta azkenean puntu banaketarekin amaitu da.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 11 LEABURU 0

BIDANIA-GOIATZ: Dorronsoro, A.Eskibel, E.Zugasti, M.Eskibel, Altuna, Iraeta eta I.Zugasti.

LEABURU: E.Garcia, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe eta Zubia.

GOLAK. Bidania-Goiatz: Iraeta (7), I.Zugasti (2), Altuna eta E.Zugasti.

Bidania-Goiatzek bigarren postua segurtatu du gaur irabazita. Emaiztak erakusten duen moduan nagusi  izan da etxeko taldea, nahiz eta kanpokoek golen bat lortzeko adina meritu egin dituzten.


TXALBURUK 10 LIZARTZA-OREXA 0

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, Murua eta Altuna.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Arrillaga, Malkorra, Lasa, Iturralde, Errasti eta Balerdi.

GOLAK: Txalburuk: E.Gorostidi (3), B.Gorostidi (3), Altuna (3) eta Mañoso.

Txalburuk taldeak partida guztiak irabazita amaitu du Liga. Lizartza-Orexak, aldiz, laugarren amaituko du. Etxekoak oso azkar sartu dituzte lau gol, eta hor neurketa biderauta utzi dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina