2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

AURREKOA:

Alebinen liga pil-pilean dago, eta jardunaldi honetan gauza asko argitu daitezke, edo agian oraindik eta estuago jarri. Horretarako ostiralean jokatuko diren bi partiden emaitzak zer ikusi handia izango dute. Liderrak, Ikaztegietak, etxean jokatuko du 18.15etan Lizartza-Orexaren aurka. Bigarren sailkatuak, Bidania-Goiatzek, ordu eta erdi beranduago jokatuko du Abaltzisketan, Txalburuk taldearen aurka. Igandean, 12.00etan, berriz, Igeldok bigarren garaipena lortu nahiko du Leabururen aurka. Benjaminetan, berriz, ostiralean erabaki daiteke liga. Horretarako, 19.00etatik aurrera Abaltzisketan jokatuko den partida irabazi egin behar du Txalburuk taldeak, bigarren dagoen Bidania-Goiatzen aurka. Hori lortzen badu, bi jardunaldiren faltan txapela seguru izango luke. Igandean, berriz, 11.00etan Igeldo eta Leaburu neurtuko dira. Etxekoek  pasa den astean irabazi ostean, txapelketa mistoa irabazteko aukera dute, baina horretarako igandeko hiru puntuak beharrezkoak dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina