2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala


AURREKOA

Asteburu honetan jokatu behar zen infantil-kadete mailako azkeneko jardunaldia, baina Ikaztegietaren eta Errezilen arteko partida astebetez atzeratzen da. Beste biek, Lizartza-Orexak eta Bidania-Goiatzek igandean jokatuko dute 12.30ean Lizartzan. Bien helburua bigarren postua lortzea izango da, liga Ikaztegietak segurtatuta baitauka. Horretarako, ordea, irabazteak bakarrik balio die. Bidanian bezala berdinduko balute, Errezilek jokatu ez arren, bigarren postua segurtatuko luke. Alebinetan, ostiralean derbia jokatuko da, eta txapelketa honetako partida bat lehen aldiz jokatuko da Baliarraingo pilotalekuan. 18.30ean neurtuko dira Ikaztegieta-Baliarrain eta liderra, Ikaztegieta. Larunbatean ere neurketa garrantzitsua izango dute Leaburuk eta Txalburuekek 18.00etan. Laugarren postua izango dute jokoan. Jardunaldia igandean itxiko da, 11.30ean Lizartza-Orexa eta Igeldo neurtuko baitira. Benjaminetan, larunbatean 17.00etan Leaburu eta Txalburuk neurtuko dira. Oraindik bi jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, baina Abaltzisketakoak liga segurtatuta daukate. Azkenik, igandean, 10.30ean Lizartza-Orexa eta Igeldo lehiatuko dira, eta txapelketa mistoa izango dute jokoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina