2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

PREBIAK:

Infantil-kadete mailako azkeneko partida jokatuko da, pasa den astean atzeratu egin behar izan baitzen. Larunbatean, 17.00etan,  Ikaztegieta eta Errezil lehiatuko dira. Etxeko taldeak txapelketa segurtatuta dauka, eta errezildarrek bigarren postua izango dute jokoan. Irabazten badute hor amaituko dute, berdinduta edo galduta hirugarren geratuko dira. Alebinetan, berriz, asteazkenean bertan hasiko da jardunaldia, izan ere 20.00etan Txalburuk eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoak hirugarren postura gerturatzea izango dute helburua. Larunbatean, 18.00etan, Bidania-Goiatzek Leaburu hartuko du. Ikaztegietak jai duela kontuan hartuta, bidaniarrak liderra estutzen saiatuko dira. Azkenik, igandean, 11.30etatik aurrera Igeldo eta Ikaztegieta-Baliarrain lehiatuko dira.Bi taldeek azkeneko postua izango dute jokoan, bietako inork ez baitu hor amaitu nahiko. Benjaminetan ere txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta dena erabakita iristen dira. Asteazkenean hasiko da, 19.00etan Txalburuk eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoek jadanik lehen postua segurtatuta daukate. Larunbatean, 17.00etan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira Bidanian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina