2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 0 LEABURU A 2

IKAZTEGIETA: Uria.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 7-10 eta 2-10.

Nahiz eta lehen postua segurtatuta izan, Ugartemendiak ez du barkatu. Lehen jokoan Uriak estutu du, baina bigarrengoan erabateko agintea erakutsi du txapeldunak.



BEIZAMA 1 LEABURU B 2

BEIZAMA: Leunda

LEABURU B: Garcia

PARTZIALAK: 10-9, 4-10 eta 1-8.

Partida honen ostean Leaburu B taldeak bigarren postua segurtatu du. Lehen jokoa oso polita eta estua izan da. Bigarrengoan eta hirugarrengoan, ordea, Beizamakoa presaka aritu da azkar amaitu nahian, eta Leaburukoak, patxada handiarekin erabat kontrolatu du neurketa.


IKAZTEGIETA 0 LEABURU B 2

IKAZTEGIETA: Uria.

LEABURU B: Garcia.

PARTZIALAK: 2-10 eta 5-10.

Leaburu B taldeak garaipen erosoa lortu du, Ikaztegietako ordezkariak ez baitu asmatu, eta ez du bere egunik onena izan. Hasieratik nagusitu da kanpoko taldeko jokalaria.


BEIZAMA O LEABURU A 2

BEIZAMA: Leunda.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 5-10 eta 5-10.

Partida hau irabazi ostean, Anixeto Ugartemendiak segurtatu du Buruz Burukoa. Partida ederra izan da, eta Leaburukoak txapela zergaitik irabazi duen erakutsi du.


ARETO FUTBOLA.

INFANTIL-KADETEAK:

LIZARTZA-OREXA 12 BIDANIA-GOIATZ 4

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Iturrioz, Arozena, Goikoetxeandia, Colmenares eta Sorozábal.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, J.Agirretxe, Garzon eta Lakuntza-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Colmenares (3), Zalakain (4), Malkorra (2), Zeberio, Iturrioz eta Goikoetxeandia. Bidania-Goiatz: Otaño (3) eta J.Agirretxe.

Lizartza-Orexak bigarren amaitzeko lehen urratsa eman du, eta orain datorren astean Errezilek zer egiten duen itxaron beharko du, ea bigarren edo hirugarren amaituko duen jakiteko. Bidania-Goiatzek, aldiz, azkena amaituko du. Emaitzak ematen duena baino gehiago estutu du Bidania-Goiatzek. Bigarren zatiaren erdirarte partidan sartuta egon da, baina aldaketa bakar bat izatearen ordaina jaso du.



BENJAMINAK:

LEABURU 0 TXALBURUK 7

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Urtibe, Zubia eta Garcia.

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Altuna, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (3), E.Gorostidi, X.Gorostidi, Altuna eta Kaminos.

Pasa den astetik dauka Txalburukek liga segurtatuta eta lasaitasun horrekin jokatu zuen Leaburun. Etxekoak saiatu ziren estutzen, baina txapeldunek garaipen erosoa lortu zuten.

LIZARTZA-OREXA 3 IGELDO 7

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi, Lasa, Errasti, Azpiroz eta Malkorra.

IGELDO: Gomez, Aizpurua, Agirre, Dorronsoro, Amezua, Senperena, Rouget, Camarero, Ezkurdia, Etxeberria, L.Agirre, N.Rouget eta Manzano.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (2) eta Arrillaga. Igeldo: Dorronsoro (2), Senperena (2), Rouget (2) eta Aizpurua.

Igeldok txapelketa mistoa irabazteko urrats garrantzitsua eman du Lizartzan irabazita. Bi taldeek oso neurketa polita eskeini dute.

ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 10 IGELDO 5

Lizartza-Orexa: Hurtado, Errasti, Iturrioz, Zeberio eta Zubeldia-hasierako bostekoa-, Goikoetxeandia, Sorozabal, Goikoetxea, Beitia, Balerdi, Arrillaga, Agirre, Lasa eta Juan.

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, U.Aizpurua, Gonzalez eta S.Lopez-hasierako bostekoa-, A.Lopez, Etxeberria eta Oiarzabal.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Arrillaga (3), Zeberio (2), Sorozabal eta Balerdi. Igeldo: Gonzalez (3), Etxeberria eta Oiarzabal.

Lizartza-Orexak pauso handia eman du hirugarren postua segurtatzeko daraman lehia  horretan. Igeldoren aurka gehiago izan da, eta merezita irabazi du, hala ere gol dotoreak izan dira tartean, Igeldoko Aner Gonzalezek lortu duenetako bat, besterik gabe, bikaina izan baita.



LEABURU 4 TXALBURUK 5

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia, Arrizabalaga, Adurriaga eta Ben Saber.

TXALBURUK: Yugueros, Lopetedi, E.Gorostidi, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Kaminos, Altuna, Areizaga eta Artola.

GOLAK: Leaburu: Adurriaga (2), Zubia eta Ugartemendia. Txalburuk: Mañoso (3) eta Murua (2).

Partida polita eskeini zuten bi taldeek,eta neurketa honek garrantzia ere bazuen, izan ere laugarren postua baitute bi talde hauek jokoan, eta lehia horretan Abaltzisketakoek abantaila hartu dute.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4 IKAZTEGIETA 15

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, U.Olano, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, Irastortza, Larrañaga, I.Olano eta Castaño.

IKAZTEGIETA: Arin, Mozo, Uria, Arruabarrena eta Benavente-hasierako bostekoa-, Leunda, Parra eta Irastortza.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (2), Zunzunegi eta Artola: Ikaztegieta: Mozo (4), Irastortza (3), Parra (3), Arruabarrena (2), Leunda, Benavente eta Uria.

Ikaztegietak liga ia erabakita utzi du Baliarrainen. Orain, puntu bat nahikoa izango du matematioki txapela lortzeko. Neurketak bi zati oso ezberdin izan ditu. Lehenengoan, etxekoak oso ongi hasi dira, eta markagailuan ere 2-0 aurreratu dira. Atsedenera joan aurretik, ordea, kanpotarrek horri buelta eman diote. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira. Ikaztegieta-Baliarrain kantxatik desagertu egin da, alde handiarekin denboraldi honetan egin duten zatirik kaskarrena egin dute, eman dezaketen mailaren oso behetik, eta Ikaztegieta bakarrik aritu da jokatzen, garaipen oso erosoa lortzeko.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina