2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena


Binakakoaren azken jardunaldia

Binakakoaren azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Hasteko, ostegunean jokatuko da lehen jardunaldian atzeratu zen partida. Ostegunean, 19.30ean Leaburuk Orexa hartuko du. Azkeneko jardunaldiari dagozkion partidak ostiralean abiatuko dira 20.30ean Baliarrainen, Ikaztegietaren eta Leabururen artean. Beste partida, Beizamako pilotalekuan jokatuko da igandean, 11.30ean, Beizamako eta Bidaniako kidez osatuta dagoen Ilaunpe eta Orexa neurtuko baitira. Txapela lortzeko aukera dauka Ikaztegietak, geratzen zaion partida irabaztea nahikoa baitu horretarako. Galtzen badu, tantoen arabera erabakiko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina