2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna


KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETE:

ERREZIL 9 IKAZTEGIETA 1

ERREZIL: Uzkudun, Urdalleta, Labaka, Aiertza eta Marton-hasierako bostekoa-, Irulegi eta Otaegi.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, X.Luzuriaga, J.Luzuriaga, Ugaitz Mozo eta Uxer Mozo.

GOLAK: Errezil: Aiertza (3), Irulegi (2), Marton (2)Labaka eta Otaegi.

Errezilek aurka zuen aldeari buelta eman eta datorren larunbateko finalean izango da. Errezili askotan gertatu zaiona atzo Ikaztegietari pasatu zitzaion, bostekin bakarrik joan baitzen, eta hori gutxi balitz, Uxer Mozok min hartu zuen. Errezilek maila handiko taldea du, eta ez zuen barkatu.

ALEBINAK, A KOPA:

IKAZTEGIETA 7 LEABURU 4

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Irastortza eta Parra-hasierako bostekoa-, Leunda, Benavente eta Arruabarrena.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, A.Arrospide eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, Bensaber, Agirrezabala eta M.Garcia.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza (5), Parra eta Mozo. Leaburu: A.Arrospide, M.Garcia eta Zubia.

Ikaztegietak lortu du finalerako txartela. Kanpotarrak ongi hasi dira, baina apurka-apurka etxekoak gain hartu diete.


ALEBINAK, B KOPA:

LIZARTZA-OREXA B 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4

LIZARTZA-OREXA B: Arrillaga, Agirre, Balerdi, Bea eta Goikoetxeandia-hasierako bostekoa-, Beitia, Goikoetxea eta Azpiroz.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Iztueta, U.Olano eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Irastortza, I.Olano, Leunda eta Castaño.

GOLAK: Bea (7), Balerdi eta Azpiroz. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (2), Irastortza eta U.Olano.

Lizartza-Orexa B taldeak lortu du finalerako txartela. Taldera etorri eta lehen partida jokatu duen Beak erabaki du partida.


BENJAMINAK, A KOPA:

TXALBURUK 9 BIDANIA-GOIATZ 1

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, Murua eta Altuna.

BIDANIA-GOIATZ: I.Amundarain, Beloki, A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Altuna, Dorronsoro eta Iraeta.

GOLAK: Mujika (4), E.Gorostidi (2), X.Gorostidi, Altuna eta Dorronsoro ba. Bidania-Goiatz: Iraeta.

Txalburuk taldeak lortu du finalerako txartela. Hasieratik nagusitu da, eta Bidania Goiatzi ez dio aukerarik eman.


FUTWALLA:

ILAUNPE 2 OREXA 0

ILAUNPE: Leunda eta Sarriegi.

OREXA: Errasti eta Garmendia.

PARTZIALAK: 20-19 eta 20-12.

Beizamako eta Bidaniako kidez ostutako Ilaunpek sailkapeneko bigarren postua segurtatu du Orexari irabazita. Lehen jokoa estua izan da, eta Orexa atzetik aritu arren, 19-19 berdintzea lortu du, nahiz eta ezin izan duen irabazi. Bigarren jokoan etxekoak nagusi izan dira.


IKZTEGIETA 2 LEABURU 1

IKAZTEGTIETA: Uria eta Goikoetxea.

LEABURU: Ugartemendia eta Garcia.

PARTZIALAK: 20-10, 12-20 eta 15-14.

Ikaztegietak Binakako Txapelketa segurtatu zuen Leabururi irabazita. Partida bikaina izan zen, batez ere hirugarren jokoa. Lehen bi jokoak garbiak izan ziren. Aurrenekoan etxekoa nagusi, eta bigarrengoan kanpokoak. Hirugarrengoa eta kitarakoa dotorea izan zen, bietako edozeinek irabazteko modukoa. Azkenean 14-14 eta Leaburuk saketik falta egin zuen.


LEABURU 2 OREXA 0

LEABURU: Ugartemendia eta Garcia.

OREXA: Garmendia eta Errasti.

PARTZIALAK: 20-14 eta 20-11

Leaburuk lehen jardunaldian atzeratu zen partida irabazi egin dio Orexari. Emaitza horren ostean, Orexa ez beste guztiak daude Binakakoa irabazteko aukerekin. Asteburu honetan jokatuko den jardunaldia falta da dena amaitzeko, eta hor erabakiko da guztia.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina