2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Larunbatean, apìrilaren 12an jokatuko dira Gipuzkoako Herri Txikietako areto futboleko Kopako finalak. Aldi berean leku berean Ligako sari banaketa ere egingo da. Ormaiztegin izango dira partida guztiak, kiroldegian, eta eskolako kantxan jokatuko dira. 15.30ean hasiko dira partidak, eta 20.15tarako sari banaketa hastea espero da. Sariak emateko han izango dira Logikalineko ordezkariak, txapelketa honetako babesle nagusiak, eta baita Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteko kideak ere.Horiekin, batera, ordea, aurpegi ezagun batzuk ere izango dira. Jadanik batzuk baieztatu dute euren parte hartzea, eta beste batzuk baieztatzeko zain gaude. Seguru izango direnak, honako hauek dira: Leire Olaberria txirrindularia, Patxi Kaminos korrikalaria, Uxue Garmendia, Emakumezkoen Realeko Lehen Mailako jokalaria, Mikel Labaka, Realeko edo Rayo Vallecanoko jokalari ohia,  Juanjo Bernal, Euskadiko Areto Futboleko presidentea eta datorren hilabatean Bielorusian jokatuko den areto futboleko selekzioen arteko Eurokopan Euskal Herriko selekzioa ordezkatuz arituko diren jokalari pare bat ere bai.

Ordutegiak, honako hauek dira:

Kiroldegia:

15.30, Alebin A-ko hirugarren eta laugarren postua: Bidania-Goiatz / Leaburu.

16.30, Alebin B-ko finala: Lizartza-Orexa B / Igeldo

17.30, Alebin A-ko finala: Ikaztegieta / Lizartza-Orexa

18.30, infantil-kadeteen, hirugarren eta laugarren postua: Bidania-Goiatz / Ikaztegieta

19.30, infantil-kadeteen finala: Errezil / Lizartza-Orexa

Eskolako kantxan:

15.45, Benjaminen B-ko finala: Baliarrain-Ikaztegieta / Lizartza-Orexa

16.30, Benjaminen lagunartekoa: Bidania-Goiatz / Ormaiztegi

17.15. Benjaminen, B-ko hirugarren eta laugarren postua: Leaburu / Igeldo

18.00, Alebinen lagunartekoa: Txalburuk / Ikaztegieta-Baliarrain

18.45, Benjaminen A-ko finala: Txalburuk / Igeldo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina