2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Finalaren aurreko jardunaldia

Astebete geratzen da Kopako finalak jokatzeko, eta datorren asteburu honetan erabakiko dira falta diren finalistak. Infantil-kadete mailan, Lizartza-Orexak pasa den astean lortu zuen sailkatzea, eta igandean erabakiko da bigarrena. Errezilen, 11.30ean Errezil eta Ikaztegieta neurtuko dira. Joanekoan ikaztegietarrek 9-5 irabazi zuten. Alebinen A Kopan Lizartza-Orexa dago sailkatuta, eta bigarrena ostiralean Baliarrainen erabakiko da, han neurtuko baitira 19.30ean Ikaztegieta eta Leaburu. Etxekoek berdinketa nahikoa izango lukete aurrera egiteko. B Kopan, oraindik ezer erabakitzeko dago. Azkeneko jardunaldia ostiralean jokatuko da Lizartzan, bertako taldearen eta Ikaztegieta-Baliarrainen artean, 17.30ean hasita. Etxeko taldeak sailkatzeko gutxienez hiru goleko aldearekin irabazi behar du, edo bestela, bi goleko aldearekin ere balioko lioke, baina horretarako bederatzi gol sartu beharko lituzke. Lehenengo kasuan Ikaztegieta-Baliarrain geratuko litzateke kanpoan, eta bigarrengoan Igeldo. Ikaztegieta Baliarrainek sailkatzeko nahikoa du bi goleko aldearekin galtzea ere. Azkenik, benjaminen A Kopan ere dena erabakitzeko dago, baina aldi berean gauzak nahiko garbi daude. Ostiralean, 19.15etan Txalburuk taldeak Bidania-Goiatz hartuko du Abaltzisketan. Etxekoek puntu bat nahikoa lukete sailkatzeko, eta Bidania-Goiatzek irabazi beharko luke, baina gol asko sartu, eta alde handiarekin irabazi beharko luke. B Kopako lehen fasea pasa den asteburuan erabaki zen, eta Lizartza-Orexak eta Baliarrain-Ikaztegietak jokatuko dute finala. Igeldo B taldeak eta Leaburuk, aldiz, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute. Finalak, eta maila guztietakoak han izango dira eta baita hirugarren eta laugarren posturako partidak ere, Ormaiztegin izango dira, apirilaren 12an, arratsaldez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina