2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA A 0 IKAZTEGIETA B 2

IKAZTEGIETA A: Uria.

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

PARTZIALAK: 4-10 eta 2-10.

Ikaztegietarren arteko derbia Joxean Irastortzak eraman zuen. Lehen jokotik menderatu
zuen Joxemari Uria, lehen garaipena eskuratuz.

BIDANIA-GOIATZ 2 IKAZTEGIETA A 0

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

IKAZTEGIETA A: Uria.

PARTZIALAK: 10-5 eta 10-5.

Bidania-Goiatzek bigarren garaipena eskuratu zuen, eta norgehiagoka hau hasieratik izan zuen kontrolpean, bi jokoetan gehiago izan baitzen.


BIDANIA-GOIATZ 2 IKAZTEGIETA B 0

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

PARTZIALAK: 10-9 eta 10-6.

Partida bikaina eskaini zuten, biak irabazteko modukoa. Lehen jokoan, Ikaztegietakoa 8-9 sartu zen azken txanpara, baina Bidanikoak egin zituen falta zitzaizkion azken bi kintzeak. Bigarren jokoa kontrolpean eraman zuen, garaipena eskuratuz.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

LIGA:

BIDANIA-GOIATZ 4 LIZARTZA-OREXA 7

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, Altuna, Zinkunegi eta Otaño-hasierako bostekoa-, J.Agirretxe,

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Bea, Iturriotz, Olano eta Malkorra-hasierako bostekoa-, A.Zeberio, G.Zeberio, M.Sorozabal, A.Sorozabal, Zubeldia eta Errasti.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Zinkunegi (2), I.Agirretxe eta Otaño. Lizartza-Orexa: Olano (2), G.Zeberio (2), Iturriotz, A.Zeberio eta Bea.

Lizartza-Orexak bigarren zatian erabaki zuen auzia. Lehen zatia nahikoa orekatua izan zen, baina etxekoek aulkian bakarra zuten, eta amaieran hori garesti ordaindu zuten.

KOPA.

ERREZIL 7 IKAZTEGIETA 4

ERREZIL: X.Irulegi, O.Irulegi, Otaegi, M.Labaka eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, Rueda.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Uria, Sagastibeltza, Mozo eta M.Lakuntza-hasierako bostekoa-, A.Uria eta Parra.

GOLAK: Errezil: U.Labaka (3), M.Labaka (2), Otaegi eta Rueda. Ikaztegieta: Sagastibeltza (2), M.Lakuntza eta Mozo.

Errezilek ongi merezitako hiru puntuak eskuratu zituen. Hasieratik izan zen nagusi bai kantxan, eta baita markagailuan ere, eta azkenean ez zion aurkariari aukerarik eman.


ALEBINAK:

B KOPA:

IKAZTEGIETA 7 BIDANIA-GOIATZ 9

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Arruabarrena, Asier Moralejo eta Benavente-hasierako botsekoa-Castaño, Aitor Moralejo eta Uria.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aldalur, Ander Iraeta eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Aratz Iraeta, Belamendia eta Azkarai.

GOLAK: Ikaztegieta: Benavente (4), Irastortza (2) eta Arruabarrena. Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (5), Zugasti (2), Aratz Iraeta eta Azkarai.

Bidania-Goiatzek finala jokatzeko lehen pausoa eman du. Partida bera orekatua izan da, eta markagailuak gorabeherak ere izan ditu. Etxekoak aurretik joan dira atseden hartzera, baina bigarren zatian kanpokoek partidari buelta eman diote.


BENJAMINAK:

B KOPA:

ALTZO 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 4

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Artola, Darius, Iztueta, D.Olaberria eta Gurrutxaga.

GOLAK: Altzo: H.Murua eta Elduaien. Baliarrain-Ikaztegieta: Gurrutxaga (3) eta Iztueta.

Baliarrain-Ikaztegietak B Kopako finala jokatzeko lehen pausoa eman du Altzon irabazita. Norgehiagoka nahiko orekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Atsedenera kanpotarrak 0-2 joan dira. Bigarren zatiaren hasieran etxekoek  markagailua bi aldiz murriztu dute, baina kanpotarrek aldeari eutsi egin die.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina