2015(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Costa Dourada Cup

Berastegiko mutilen eta nesken talde bana izan dira Saloun jokatzen den Costa Dourada Cup torneoan, hamaikako futbolean, infantilen mailan. Berastegi, areto futboleko Herri Txikietako Ligan aritu zen orain dela hiru denboraldi eta orduan aritu ziren gehineak izan dira orain Katalunyan. Aurten bertan infantil-kadeteko Gael taldean ari diren Arkaitz Jauregi, Josu Goikoetxea eta Garikoitz Urkizu bertan izan dira. Mutilak bikain hasi ziren Keniako Ujuzi Soka taldeari 11-0 irabazita. Ondoren, 0-4 galdu zuten Valls talde kataluniarrarekin. Hirugarren partida Romo talde bizkaitarrarekin jokatu eta 0-3 galdu zuten, eta azkenik Sanse talde donostiarraren aurka 1-2 galdu zuten. Nesketan, 2-0 galdu zuten lehen partida Gironako Canbrills taldearen aurka. Bigarrengoan ere ezin izan zuten irabazi Paerdinyesen aurka, 2-5. Hirugarrengoan Espanyol B izan zuten aurrean, eta 7-0 galdu zuten, eta azkenik 3-2 galdu zuten Tolosaren aurka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina