2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Aurrera doa

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga aurrera doa. Pasa den astean alebinak abiatu ziren, asteburu honetan benjaminak gauza bera egingo dute, eta hurrengoan infantil-kadeteak hasiko dira.

Alebinetako lehen partidak ordu berean jokatuko dira, izan ere ostiralean 20.00etan Orexako pilotalekuan lehen jardunaldian galtzaile atera ziren Lizartza-Orexa eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira, eta ordu berean Beteluko pilotalekuan, Betelu eta Bidania-Goiatz A neurtuko dira. Beteluarrek galdu egin zuten aurreneko partida, eta bidaniarrek irabazi.

Larunbaterako beste bi partida geratuko dira. Igeldon 14.30ean bertako taldea eta Leaburu-Altzo neurtuko dira. Biek irabazi zuten lehen jardunaldian. 18.30ean, Bidanian, Bidania-Goiatz B eta Txalburuk arituko dira, Aurrenekoak galdu egin zuen aurreneko partida, abaltzisketarrek, irabazi.

Benjaminetan lau talde dira, eta aurreneko partida gaur jokatuko da 17.45etan Igeldon, eta han lehiatuko dira bertako taldea eta Errezil.  19.00etan Orexan, berriz,  Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina