2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Hirugarren jardunaldia

Asteburu honetan jokatuko da Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako hirugarren jardunaldia, eta oraingoan infantil-kadeteak izango dira lanean hasiko direnak. Lehen partida, gainera, ostiralean jokatuko da 18.30ean Bidania-Goiatzen eta Gael Ligaren artean, Bidanian. Bigarrena, larunbatean 19.00etan Betelun jokatuko dute bertako taldeak eta Ikaztegietak. Txalburuk taldeak izango du atseden asteburu honetan.
Alebinetan, bidaniarren arteko derbia jokatuko da ostiralean, 20.00etan. Aurretik, 19.00etan, Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Betelu izango dira aurrez aurre. Larunbatena, 17.00etan. Leaburun neurtuko dira Lebauru-Altzo eta Lizartza-Orexa, eta 19.00etan Abaltzisketan Txalburuk eta Igeldo.
Benjaminetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida 19.15etan Bidanian, bertako taldearen eta Igeldoren artean. Larunbatean, 15.30ean Betelu eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira Beteluko pilotalekuan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina