2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Aurrera doa

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligak aurrera jarraitzen du. Asteburu honetan infantil-kadeteek atseden izango dute, baina beste mailetakoek jardunaldia izango dute. Horrela, jardunaldia ostiralean abiatuko da Baliarrainen. Bertan,  Baliarain-Ikaztegieta eta Txalburuk lehiatuko dira 19,00etatik aurrera. Larunbatean bi neurketa izango dira. Orexan izango da aurrenekoa, eta han Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz B neurtuklo dira. 17.00etan, berriz, Altzon, Leaburu-Altzo eta Bidania-Goiatz A lehiatuko dira. Azkeneko neurketa, igandean jokatuko da Beteluko pilotalekuan, eta bertan, 12.00etatik aurrera, Betelu eta Igeldo neurtuko dira.
Benjaminetan, berriz, partida bakarra jokatuko da. Errezilek eta Bidania-Goiatzek jokatu beharrekoa abenduko zubira pasatu baita. Bestea, igandean, 11.00etan Beteluko pilotalekuan jokatuko da Beteluren eta Igeldoren artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina