2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Jardunaldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, benjaminek jai duten bitartean, gainerakoak lanean jarraituko dute. Horrela, infantil-kadeteetan bigarren jardunaldia jokatuko da. Aurrenekoa ostiralean Bidaniko pilotalekuan izango da 18.00etan, eta bertan Bidania-Goiatz eta Betelu lehiatuko dira. Larunbatean, berriz, 17.00etan lehiatuko dira Ikaztegietan, bertako taldea eta Txalburuk.
Alebinetan bosgarren jardunaldia izango da. Hauek ez daukate atseden hartzeko tarterik. Ostiralean 19.30ean jokatuko da aurreneko partida, eta bertan, Txalburuk eta Lizartza Orexa izango dira aurrez aurre 19.30etatik aurrera Abaltzisketako pilotalekuan. Larunbatean, 15.00etan Bidanian lehiatuko dira Bidania-Goiatz B eta Baliarrain-Ikaztegieta. Ordu erdi bat beranduago abiatuko da Beteluk eta Leaburu-Altzok jokatuko dute neurketa, Beteluko pilotalekuan, eta 16.30ean izango da azkeneko partida, eta hor Igeldo eta Bidania-Goiatz A izango dira aurrez aurre, Igeldoko eskolako kantxan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina