2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Mikrofutsaleko lehen jardunaldia jokatuko da igandean

Datorren igandean jokatuko da Ezkio Itsasoko Alegi-Itsasoko pilotalekuan mikrofutsaleko aurtengo lehen jardunaldia, 11.00etan hasita. Bigarrena ligaren amaieran egingo da, eta hrugarrena Koparen amaieran. Lehen jardunaldi hauetarako mutilen hamahiru taldek eman dute baizekoa, eta nesken batek. Dena dela, orain parte hartzen ez duetenek ere parte hartu dezakete beste bi jardunaldietan. Lizartza-Orexako neskek, mutilekin batera lehiatuiko dute, eta nesken sailkapeneko lehehn hiru puntuak beraientzat izango dira. Gero hasten direnek 0 punturekin hasi beharko dute. Sistema iazko bera izango da. Lehen fasean lau multzotan banatuta arituko dira, multzo bakoitzean denak denen aurka jokatuz, eta horren amaierako sailkapenaren arabera egingo da bigarren fasea, postuak erabakitzeko. Horrela multzo bakoitzeko onenek lehen lau postuak erabakitzeko ligaska jokatuko dute, bigarrengoek, bosgarrengotik zortzigarrengoa erabakitzeko, hórrela azken postua erabaki arte. Irabazleak sailkapen nagusirako 12 puntu jasoko ditu, eta azkena geratzen denak bat. Izena eman duen talderen bat joaten ez bada, 0 punturekin geratuko da.
Lehen fasea jokatzeko multzoen  zozketa egin da, eta honela geratzen da:

1. multzoa: Bidania-Goiatz 2, Bidania-Goiatz 3, Ikaztegieta 4 eta Lizartza-Orexa neskak.

2. multzoa: Lizartza-Orexa 1, Ikaztegieta 5, Txalburuk eta Leaburu 2.

3. multzoa: Ikaztegieta 1, Bidania-Goiatz 1 eta Lizartza-Orexa 2.

4. multzoa: Ikaztegieta 2, Ikaztegieta 3 eta Leaburu 1.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina