2014(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

HERIOTZA.
Igande arratsalde honek erabat asaldatu du fubolaren mundua, izan ere Tolosa taldeko Urtzi Gurrutxaga hil egin da bere taldearekin, Berion, Berioren aurka jokatzen ari zen partidan. Gipuzkoako Ohorezko Mailako partida zen, eta garrantzitsua, biak ari baitira Hirugarren Mailara igotzeko borroka horretan lehian. 12. minutuan lurrera erori da Gurrutxaga bihotzekoak eman da, eta ezin izan dute ezer egin bera bizirik mantentzeko. Tolosa taldeko entrenatzailea Iker Dorronsoro da, gure ligako Igeldo taldeko delegatua. Aldi berean, Urtziren lehengusu batek Ikaztegieta taldean jokatzen du txapelketa hasi zen lehen urtetik. Gael familia osatzen dugun guztion partetik gure doluminak eta animoak bai bere familiari, lagunei eta eta baita Tolosa taldeko guztiei ere.


KRONIKAK:

FUTWALLA:

Arazo batzuk medio, igande honetan jokatu behar zen bosgarren jardunaldi osoa bertan behera geratu da. Orain data berri bat topatu beharko da hori jokatu ahal izateko, izan ere liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen baitira.

ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 1 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, Beloki, M.Eskibel, Dorronsoro, Iraeta, E.Zugasti, A.Eskibel eta Altuna.

IGELDO: Dorronsoro, Agirre, Gomez, Rouget, Amezua, Ezkurdia, L.Agirre, Senperena, Aizpurua, Berasategi, Camarero eta Etxeberria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: E.Zugasti. Igeldo: Rouget, Amezua eta Ezkurdia.

Igeldok denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Bidanian hobea izan da, eta merezita eraman ditu hiru puntuak.



INFANTIL-KADETE.

BIDANIA-GOIATZ 4 IKAZTEGIETA 7

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Zugasti, Zinkunegi, Otaño eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Lakuntza.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, J.Luziriaga, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, X.Luziriaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño. Ikaztegieta: Mozo (5), Sagastibeltza eta J.Luzuriaga.

Infantil-kadete mailako Liga amaitzeko jardunaldi bakar bat falta da, baina Ikaztegietak jadanik lehen postua eta txapela segurtatu ditu. Partida oso polita izan da, eta ikusgarria ere bai. Etxekoak aurretik jarri dira, eta gero kanpokoek horri buelta eman diote. Neurketa azkenerarte ez da erabaki eta kanpotarren eskarmentua izan da erabakigarraia. Bidania-Goiatz taldeko Jokin Agirretxek berriro ere denak aho zabalik utzi ditu. Berari dagokiona baino, adinez maila bat gorago aritu arren, ezberdintasunak markatzen ditu.


LIZARTZA-OREXA 11 ERREZIL 1

LIZARTZA.OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Arozena-hasierako bostekoa-Malkorra eta Colmenares.

ERERZIL: Uzkudun, Irulegi, Labaka, Urdalleta eta Aiertza-hasierako bostekoa-, Otaegi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (4), Iturrioz (3), Colmenares (3) eta Zeberio. Errezil: Labaka.

Emaitzak dena erakusten du.Lizartza-Orexak denboraldiko lehen garaipena lortu eta modu handian, gainera. Hasieratik bukaerara nagusi izan dira. Errezilek ez du bere egunik onena izan, eta astindua hartuta amaitu du.


ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 10 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta Aldalur.

IGELDO: Camarero, A.Etxeberria, Oiarzabal, U.Aizpurua, E.Aizpurua, S.Lopez, A.Lopez eta Gonzalez.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), J.Otaño (2), Aldalur (2) eta I.Otaño. Igeldo: Gonzalez (2) eta Etxeberria.

Bidania-Goiatzek sailkapeneko bigarren postuan jarraituko du, Igeldori irabazi ostean. Hasieran partida orekatua izan baldin bada ere, gerora etxekoak nagusitu dira.



LEABURU 5 IKAZTEGIETA 5

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, O.Arrospide eta A.Arrosoide-hasierako bostekoa-, M.garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Arruabarrena, Irastortza eta Benavente-hasierako bostekoa-, Parra eta Leunda.

GOLAK: Leaburu: Zubia (3), Ugartemendia eta O.Arrospide. Ikaztegieta: Parra (3), Leunda eta Irastortza.

Emozioa gainezka izan da Leaburun jokatu den partidan, baina norgehiagoka bera ez da batere ona izan. Etxekoak 2-0 aurreratu dira, eta kanpotarrek horri buelta eman diote, nahiz eta atsedenera joan aurrertik Lebauruk partida berdindu egin duen. Bigarren zatian berriro ere etxekoak bi goleko aldea lortu du, baina liderrak ez zuen ezer gabe joan nahi, eta neurketa berdindu egin du.


LIZARTZA-OREXA 10 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 8

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Balerdi, Errasti, Zeberio eta Zubeldia-hasierako bostekoa-, Gokoetxehandia, Balerdi, Lasa, Beitia, Juan, Iturrioz, Goikoetxea, Agirre eta Arrillaga.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, U.Olano eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, Irastortza, I.Olano, Leunda eta Castaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Arrillaga (3), Errasti (2) eta Balerdi. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (3), U.Olano (2), I.Olano, Artola eta Zunzunegi.

Partida ikusgarria izan da Lizartzan jokatu dena. Bi taldeek maila oso ona erakutsi dute, eta bertaratu diren zale mordoskak golak ikusteaz gain, ikuskizuna ere ederra ikusi dute. Etxekoak 3-0 oso azkar aurreratu dira, baina atsedenera joaterako, kanpotarrek horri buelta eman, eta 3-5ekoarekin joan dira aldageletara. Bigarren zatian berriro ere Lizartzakoek horri buelta eman eta aurretik jarri dira, baina azken minutuetan kanpokoak Hurtadoren ate inguruan izan dira,nahiz eta  ezin izan duten berdindu. Afizioa egiten duten horietako neurketa izan da.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina