2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

AURREKOA:

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligari amaiera emango zaio asteburu honetan, eta horrek ondoren Kopari emango dio bidea. Jadanik benjaminen eta infantil-kadeteen ligak amaituta daude, eta alebinen azkena jokatuko da, nahiz eta lehen postua erabakita dagoen, gertatzen dena gertatu, Ikaztegietak irabaziko baitu. Ostiralean bi neurketa jokatuko dira, eta biak garrantzitsuak izango dira, hirugarren postua izango baita jokoan. 18.30ean, Ikaztegieta-Baliarrain eta Txalburuk neurtuko dira Ikaztegietan, eta orduerdi bat beranduago Orexan neurtuko dira Lizartza-Orexa eta Bidania Goiatz. Azken honek bigarren postua segurtauta dauka, baina Lizartza-Orexak irabazi egin behar du hirugarren geratzeko. Ikaztegietako neurketan, berriz, etxeko taldeak garaipena nahi du, denboraldia partida bat irabazita amaitzeko, eta azken postutik ihes egiteko. Txalburuk, berriz, irabazi eta Lizartza-Orexak zer egiten duen itxaron beharko du, hirugarren amaituko duen ez jakiteko. Azkenik, igandean, 12.00etan Ikaztegietak Igeldo hartuko du. Etxeko taldeak liga irabazita dauka, eta Igeldo ezustea ematen saiatuko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina