2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala


KRONIKAK:

FUTWALLA:

OREXA 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA: Garmendia eta Errasti.

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

PARTZIALAK: 12-20 eta 10-20.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituiko du Orexan irabazi ostean. Bi jokoetan norgehiagoka beti kontrolpean izan du.



ILAUNPE 2 LEABURU 0

ILAUNPE: Leunda eta Sarriegi.

LEABURU: Ugartemendia eta Garcia.

PARTZIALAK: 20-13 eta 20-14.

Ilaunpek irabazi du Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia. Lehen partziala kontrolpean izan du Ilaunpek, lehen puntua lortuz. Bigarrengoa estuagoa izan da lehen zatian, hamargaren puntura bitarte berdinean ibili baitira, eta batzuetan Leaburu aurretik ere bai, baina hortik aurrera apurtu da neurketa.


INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 9 ERREZIL 5

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Mozo, X.Luzuriaga eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa- eta J.Luzuriaga

ERREZIL: Irulegi, Urdalleta, Aiertza, Labaka eta Marton.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (3), Sagastibeltza (2), J.Luzuriaga (2), X.Luzuriaga eta M.Lakuntza. Errezil: Aiertza (3), Labaka eta Marton.

Ikztegietak finalean izateko lehen urratsa eman du lau goleko aldearekin irabazita. Errezil aldaketarik gabe etorri da, eta hortxe egon da gakoa. Lehen zatia orekatua izan da, eta 3-3 ere egon dira. Bigarren zatian, ordea, apurtu da neurketa etxekeon alde.


LIZARTZA-OREXA 9 BIDANIA-GOIATZ 7

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Iturrioz, Arozena, Zalakain eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Goikoetxeandia, Sorozabal, Zeberio eta Colmenares.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Zinkunegi, I.Agirretxe, J.Agirretxe eta Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Goikoetxeandia (2), Malkorra (3) eta Zalakain. Bidania-goiatz: Otaño (3), I.Agirretxe (2), J.Agirretxe eta Zinkunegi.

Joaneko emaitza errepikatu da itzulerakoan ere, eta beraz Lizartza-Orexak jokatuko du finala. Berriro ere partida bikaina izan da, eta gakoa kanpotarrak aldaketarik gabe etortzean egon da, horrelakoetan partida asko baldintzatzen baita. Bidania-Goiatz askotan aurretik ere izan da, eta neurketa bera azken unerarte ez da erabaki.



ALEBINAK, A KOPA:

TXALBURUK 6 IKAZTEGIETA 9

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetedi eta Altuna-hasierako bostekoa-, Areizaga, Gorostidi, Kaminos eta Artola.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Irastortza eta Parra-hasierako bostekoa-, Leunda, Benavente eta Arruabarrena.

GOLAK: Txalburuk: Lopetedi (3), Murua (2) eta Mañoso. Ikaztegieta: Irastortza (7) eta Parra.

Ikaztegietak  finalean izateko pauso garrantzitsua eman du, azkeneko jardunaldian berdinketa nahikoa izango baitu horretarako, puntuetan berdin egon arren, Leaburuk baino golen abantaila hobea baitauka. Partidak bi zati ezberdin izan ditu. Lehen zatian etxekoak ongi aritu dira, markagailuan aurre hartuta, baina bigarrengoan kanpokoak esnatu dira eta euren agintea erakutsi dute.


LIZARTZA-OREXA  5 BIDANIA-GOIATZ 4

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zubeldia, Errasti eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Lasa eta Sorozabal.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Aldalur, Altuna, Agirretxe eta I.Otaño-hasierako bostekoa-, Iraeta eta J.Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (2), Errasti (2) eta Zeberio. BIdania-Goiatz: Agirretxe (3) eta Aldalur.

Lizartza-Orexak itzulerako partida ere irabazi egin du, eta finalean izango da. Hala ere asko kostatu zaio gaur irabaztea, eta kanporaketa ere kolokan izan du, kanpotarrak 0-2 aurreratu baitira. Partida oso polita izan da, eta agian emaitzarik justuena berdinketa bat izango zen.


ALEBINAK, B KOPA:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 8 IGELDO 6

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Olaberria, Artola, Iztueta, Larrañaga eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Irastortza, Zunzunegi, Castaño, I.Olano eta Leunda.

IGELDO: Camarero, Oiartzabal, Gonzalez, Etxeberria eta U.aizpurua-hasierako bostekoa- eta E.Aizpurua.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano (3), Iztueta (2), Zunzunegi (2) eta Larrañaga. Igeldo: Etxeberria (3), Gonzalez (2) eta U.Aizpurua.

Baliarrain-Ikaztegietak eta Igeldok Ligan jokatu zituzten bi partidak bikainak izan ziren, eta Kopakoa ere horrelaxe izan da. Etxekoak oso indartsu abiatu dira eta 4-0 eta 5-1 aurretik aritu dira, baina atsedenera joan aurretik kanpokoek emaitza murriztu  eta 5-4koarekin joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian Igeldok partida bi aldiz berdindu du, baina 6-6koaren ostean etxekoek ez dute barkatu, tartean sekulako gola lortuz. Bi taldeek dituzte finalean izateko aukerak.




BENJAMINAK, A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 2 IGELDO A 9

BIDANIA-GOIATZ: I.Amundarain, A.Eskibel, M.eskibel, Iraeta, E.Amundarain, Altuna, Beloki eta Dorronsoro.

IGELDO A: Aizpurua, Dorronsoro, Agirre, Senperena, Amezua, Rouget, Gomez, Aizpurua eta Ezkurdia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel eta Iraeta. Igeldo A: Dorronsoro (3), Senperena (2), Rouget (2), Amezua eta Ezkurdia.

Igeldok amaitu du Kopako lehen fasea, eta datorren asterarte itxaron beharko du finala jokatuko duen edo ez jakiteko, baina ezuste handiren bat gertatzen ez bada, han izango da.  Igeldok partida bikaina egin du.


BENJAMINAK, B KOPA:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 4 LEABURU 0

BALIARRAIN-IAKZTEGIETA: A. Irastortza, Iztueta, S.Irastortza, Urkiola, I.Olano eta Zunzunegi-hasierako seikoa-, Artola, Uria, Olaberria, E.Olano eta Darius.

LEABURU: Orbegozo, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Zunzunegi (2) eta I.Olano (2).

Baliarrain-Ikaztegieta izango da B Kopa honetako finala Lizartza-Orexaren aurka jokatuko duena, eta Leaburuk, aldiz, hirugarren postuaren bila borrokatu beharko du Igeldo B taldearekin. Lehen zatia orekatua izan da, nahiz eta etxekoek egin dituzten aukerarik gehien. Hala ere markagailua ez da mugitu. Bigarren zatian Zunzunegik berdindu du kaporaketa, eta horrekin batera kanpotarren atea ere zabaldu du, eta aztetik beste hiru gol etorri dira, finalerako bidea eginez.
 


LIZARTZA-OREXA 4 IGELDO B 1

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Arrillaga, Lasa eta Arrue.

IGELDO B: Dorronsoro, Agirre, Camarero, Senperena, Rouget, Berasategi, Aizpurua eta Manzano.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra. Igeldo B: Manzano.

Lizartza-Orexak itzulerako partida ere irabazi egin du, eta apirilaren 12ko finalean izango da. Neurketa kontrolpean izan du, baina kanpotarrek ere egin dituzte beste golen bat edo beste lortzeko adina aukera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina