2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Amaiera

Finalen aurreko asteburua izango da hau, eta areto futbolean geratzen diren bi partidak jokatuko dira ostiral honetan. Ligan, txapela izango dute jokoan Abaltzisketako pilotalekuan Txalburukek eta Lizartza-Orexak, 20.00etatik aurrera. Etxekoak doaz lehenengo, eta lizartzarrek bi golegatik irabazi beharko dute txapela lortzeko. Datorren larunbatean, Txapeldunen Ligako finalean berriro ere elkarren aurka arituko dira. Orduerdi bat lehenago jokatuko da Elduainen Kopako azkeneko jardunaldia. Elduainen, gainera, aurreneko aldiz jokatuko da gure ligako partida bat. Gael eta Ikaztegieta izango dira aurrez aurre. Kanpotarrek berdinketa nahikoa dute irabazteko, eta Gaelek, txapela lortzeko irabazi beharra dauka. Hauek ere datorren larunbateko Txapeldunen Kopako finalean aurrez aurre izango dira.
Futwallen, berriz, Buruz Buruko azkeneko jardunaldiari falta zaion partida jokatuko da asteartean Ikaztegietako pilotalekuan, bertako bi taldeen artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina