2015(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

Itzulera

Aste Santuen ostean, itzuliko da berriro ere lehiaketa, nahiz eta bi partida besterik ez diren jokatuko. Gazte mailakoan, azkeneko jardunaldia jokatuko da larunbatean, 11.00etan Amezketako eskoletako kanpoan, hantxe neurtuko baitira Txalburuk eta Danena. Hemen dena erabakita dago, Abaltzisketakoek liga irabazita baitute eta Danena azkena geratuko da. Infantil-kadete mailan, Kopako lehiaketan, jardunaldi bateko atzerapenerakin doaz, eta horixe berreskuratuko da larunbatean 18.00etan Ikaztegietako pilotalekuan, hantxe neurtuko baitira Ikaztegieta eta Errezil. Multzo hau pil-pilean dago, hiru taldeek baitute Kopa irabazteko aukera, eta denek dute aurreneko bik jokatuko duten Txapeldunen Kopako finala jokatzeko aukera. Hori bai, Errezilek irabaziko ez balu, borroka horretatik kanpo geratuko litzateke, eta irabazten badu, gauzak lehengo moduan geratuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina