2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Azkeneko jardunaldia

Mikrofutsalean azkeneko jardunaldia jokatuko da larunbatean Aramako pilotalekuan 16.00etan, lehen aldiz, gainera, iritsiko da herri horretara gure lehiaketako ekitaldi bat. Hamar talde izango dira oraingoan mutiletan, eta sailkapena pil-pilean dago mutilen mailan. Ikaztegieta B eta Bidania-Goiatz B berdinduta daude, eta hiru puntura daude Betelu B eta Bidania-Goiatz A. Nesketan, Bidania-Goiatzek nahikoa bideratuta dauka sailkapena.

Mutiletan lehen fasean hiru multzo izango dira, eta  bakoitzeko aurrenekoek lehen hiru postuak jokatuko dituzte. Bigarrernek lau eta seigarren posturartekoa erabaki beharko dute, eta gainerakoek hortik atzerakoak.
Multzoak honela izango dira: A multzoa, Betelu B, Bidania-Goiatz A, Txalburuk A eta Ikaztegieta A.
B multzoa: Ikaztegieta B, Ikaztegieta-Lizartza eta Ikaztegieta-Baliarrain.
C Multzoa: Betelu C, Txalburuk B eta Bidania-Goiatz B.
Nesketan, hiru talde izango dira eta fase bakarra izango dute. Bidania-Goiatz, Betelu eta Ikaztegieta-Altzo arituko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina