2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

FINALEN EGUNEKO KRONIKAK:

FINALAK:

GAZTEAK:

TXALBURUK 7 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: U. Otamendi, Sagastume, X.Yugueros, I.Yugueros, Amundarain eta Mateos-hasierako bostekoa-, A.Otamendi.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, A.Agierretxe, Elola, Urdanpilleta eta Aburuza-hasierako bostekoa-, Zinkunegi.

GOLAK: Txalburuk: X.Yugueros (4), Sagastume (2) eta Amundarain. Bidania-Goiatz: Aburuza eta Zinkunegi.

Partidaren hasiera nahiko orekatua izan bazen ere, apurka-apurka Abaltzisketakoak aurre hartzen joan ziren, eta azkenean garaipen erosoa lortu zuten, ongi merezitako Kopa irabaziz. Liga eta Kopa, bietan gailendu da Txaleburuk.


INFANTIL-KADETEAK:

A KOPA

LIZARTZA-OREXA 8 TXALBURUK 6

LIZARTZA-OREXA: Zabala, G.Zeberio, Olano, Malkorra eta A.Zeberio-hasierako bostekoa-, Iturriotz, Errasti, M.Sorozabal eta A.Sorozabal.

TXALBURUK: E.Otamendi, Senperena, Mujika, Yugueros eta Maioz-hasierako bostekoa-, Murua, A.Otamendi eta Seoane.

GOLAK: Lizartza-Orexa: G.Zeberio (3), Olano (3), Malkorra eta A.Zeberio. Txalburuk: Yugueros (3), Seoane (2) eta Maioz.

Lizartza-Orexak bi lehiaketak eraman ditu. Lan asko egin behar izan zuen, baina aurretik joan zen beti markagailuan, eta horrekin jokatzen ere ederki asmatu zuen, merezitako garaipena lortuz.


INFANTIL-KADETEAK:

B KOPA:

IKAZTEGIETA 3 GAEL 1

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, M.Uria, Parra eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Mozo eta A.Uria.

GAEL: Urkizu, Hurtado, Ugartemendia, Aramendi eta Jauregi-hasierako bostekoa-, Leunda, Lopetegi, J.Goikoetxea, O.Goikoetxea eta Arrospide.

GOLAK: Ikaztegieta: M.Lakuntza (2) eta Mozo. Gael: Arrospide.

Bietako edozeinek irabazteko moduko finala izan zen hau. Ikaztegietakoak adinean urte bat edo bi zaharragoa izateak eragina izan zuen, baina emozioa amaierara arte iraun zuen, eta hori da denek nahi zutena, bukaerara arte ez baitzen ezer erabaki.


ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 1 IGELDO 2

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mujika, Artola eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Kaminos, E.Gorostidi, Altuna, B.GorostidiAreizaga, Altuna eta Seoane.

IGELDO: Gomez, Lopez, Etxeberria, Gonzalez eta Amezua-hasierako bostekoa-, Amezua, Rouget, Camarero, Oiartzabal eta Aizpurua.

GOLAK: Txalburuk: Artola. Igeldo: Etxeberria eta Gonzalez.

Final hau ere estua eta polita izan zen. hemen ere emozioa bukaerara arte iraun zuen, baina garaipena igeldoarrek eraman zuten.


BIDANIA-GOIATZ 3 LEABURU 8

B KOPA:

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Azkarai eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Belamendia eta Ruiz.

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, Zubia, E.Arrospìde eta A.Arrospide-hasierakop bostekoa-, Iraeta.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Zugasti, Aratz Iraeta eta Aldalur. Leaburu: E.Arrospide (4), A.Arrospide (8) eta Zubia.

Leaburuk irabazi zuen finala. Hasieratik nagusi  izan zen, eta merezitako garaipena eraman zuen.


BENJAMINAK:

A KOPA:

IGELDO 5 BIDANIA-GOIATZ 2

IGELDO: Etxeberria, Dorronsoro, Manzano, Amezua, Aizpurua, Aisa, Senperena, Rouget, Elosegi, Galarraga eta Arregi.

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, M.Eskibel, A.Eskibel, Aramendi, Azkarai, Arregi, Dorronsoro, Iraeta, Amundarain eta Artola.

GOLAK: Igeldo: Senperena (3) eta Aizpurua (2). Bidania-Goiatz: Dorronsoro (2).

Igeldok merezitako garaipena lortu zuen. Hasieratik izan zen nagusi bai jokoan, eta baita markagailuan ere, eta txapela eramanez amaitu zuen.

KOPA B:

LEABURU 4 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2

LEABURU: U.Iraeta, Calle, Larreta, Ugartemendia, Arrospide, Orbegozo, Garcia, Uribe eta M.Iraeta.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, D.Olaberria, A.Olaberria, Artola, Zunzunegi, Irastortza, E.Olano, Darius eta Iztueta.

GOLAK: Leaburu: Garcia (2), M.Iraeta eta U.Iraeta. Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (2).

Final hau ere oso polita izan zen. Baliarrain-Ikaztegieta 0-2 aurreratu zen, eta atseden hartzera ere aurretik joan zen markagailuan, baina bigarren zatian Leaburuk buelta eman eta irabazi egin zuen.


LAGUNARTEKOAK:

INFANTIL-KADETE:

BIDANIA-GOIATZ 2 GAEL B 2

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Aratz Iraeta, Agirretxe, Altuna eta Otaño-hasierako bostekoa-, Ander Iraeta.

GAEL B: E.Arrospide, Zubia, Balerdi, O.Arrospide eta Leunda-hasierako bostekoa-, Mañoso, Hurtado, Ugartemendia, Aramendi, Parra, A.Arrospide eta Jauregi.

GOLAK: Bidania-Giatz: Agirretxe (2). Gael B: O.Arrospide eta Jauregi.

Partida polita izan zen. Mugimendua markagailuan, eta azkenean, justuena, berdinketa.


ALEBIN A

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 2 BETELU A 2

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Balerdi, Iztueta eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Leunda, Zunzunegi, Toledo eta I.Olano.

BETELU A: Rekalde, Iriarte, Buldain, Aranburu eta Zubillaga-hasierako bostekoa-, Segurola. Goikoetxea eta Ijurko.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: I.Olano. Betelu A: Iriarte eta Zubillaga.

Partida hau ere oso polita izan zen. Mugimendu handia izan zen jokoan. Ikazteitarrek eraman zuten baloiaren ardura, baina etxekoek kontraeraso oso azkarrak egiten zituzten. Azkenean, bientzat justuena zen berdinketa eman zen.


ALEBIN B:

BETELU B 12 IKAZTEGIETA 1

BETELU B: Rekalde, Igor Garmendia, Aranburu. Goñi eta Saralegi-hasierako bostekoa-, Goikoetxea eta Iñigo Garmendia.

IKAZTEGIETA: Irastortza, Arruabarrena, Uria, Aitor Moralejo eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, A.Benavente, Artola eta U.Benavente.

GOLAK: Betelu B: Aranburu (5), Igor Garmendia (4), Goñi (2) eta Saralegi. Ikaztegieta: A.Benavente.

Partida honetako emaitzak dena esaten du, bi taldeen artean alde handia egon baitzen.


BENJAMIN A:

BETELU A 3 TXALBURUK 1

BETELU A: B.Garmendia, Eskarmendi, A.Garmendia, Goikoetxea, I.Garmendia, Iriarte, Karrillo, Askarai, Segurola eta Nazabal.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Irastortza, Areizaga, Agirrezabala, Artola, Altuna, Etxeberria, Lasa eta Muñoa.

GOLAK: Betelu A: Eskarmendi, Askarai eta Nazabal. Txalburuk: Agirrezabala.

Partida hau oso polita atera zen eta azkenean amaieran ongien amaitu zuenak irabazi zuen. Baloiaren jabetza Abaltzisketakoena izan zen, aukerak ere gehienak eurenak izan ziren, baina Betelu ate aurrera iritsitako bakoitzean gola egin zuen, eta hor erabaki zen.

BENJAMIN B

BETELU B 7 ALTZO 1

BETELU B: Estanga, Julen Sotil, A. Zubillaga, C. Aranburu, U.Goñi, I.Goñi, U.Zubillaga, Goikoetxea, Iriarte, A. Aranburu eta Janire Sotil.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Betelu B: Julen Sotil (3), A.Zubillaga (3) eta A.Aranburu. Altzo: H.Murua.

Beteluk ongi irabazi zion Altzori. Zulorik handiena lehen zatian egon zen, 5-0 amaitu baitzen. Bigarrengoan gauzak parekatuago joan ziren, baina etxekoek ez zuten barkatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina