2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

BURUZ BURU

IKAZTEGIETA B 2 IKAZTEGIETA A 0

IKAZTEGIETA B: Irastotza.

IKAZTEGIETA A: Uria.

PARTZIALAK: 10-5 eta 10-4.

Ez da partida ona izan, bi aldetan huts asko izan baitira, eta azkenean seguruen ibili denak eraman du garaipena.


INFANTIL-KADETE:

LIGA:

TXALBURUK 3 LIZARTZA-OREXA 5

TXALBURUK: E.Otamendi, Senperena, Mujika, yugueros eta Seoeane-Hasierako bostekoa-, Murua.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Iturriotz, Olano, Malkorra eta Errasti-hasierako bostekoa-, M.Sorozabal, Zubeldia eta A.Sorozabal.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (3). Lizartza-Orexa: Olano (2), Malkorra (2) eta Iturriotz.

Liga Lizartza-Orexak irabazi zuen. Bi golegatik eraman behar zuen norgehiagoka eta horrelaxe egin zuen. Etxekoak aurretik ibili ziren, baina kanpokoek ongi eman zioten neurketari buelta. Larunbatean Txapeldunen Ligako finalean elkarren aurka jokatu beharko dute berriro ere.

KOPA:

GAEL 4 IKAZTEGIETA 5

GAEL: Urkizu, Hurtado, Arrospide, Ugartemendia eta Jauregi-hasierako bostekoa-, Aramendi, J.Goikoetxea eta Leunda.

IKAZTEGIETA: Mozo, A.Uria, M.Lakuntza, Sagastibeltza eta Parra-hasierako bostekoa-, J.Lakuntza eta M.Uria.

GOLAK: Gael: Goikoetxea (3) eta Jauregi. Ikaztegieta: M.Lakuntza (3) eta Sagastibeltza (2).

Ikaztegietak irabazi du Kopa, baina datorren larunbatean Beteluko finalean berriro ere bi taldeak elkarren aurka arituko dira Txapeldunen Kopako finalean. Ikazteitarrak puntu bat nahikoa zuten, eta hiruak eraman zituzten. Lehen zatiko aurreneko minutuak orekatuak izan ziren, baina gero kanpokoak nagusitu ziren, 1-5ekoarekin atsedenera joanez. Bigarren zatian etxekoak gehiago izan ziren, aukerak ere izan zituzten, eta berdintzetik oso gertu geratu ziren. Elduainen lehen aldiz jokatu da txapelketa honetako partida, eta jende ugari batu da neurketa ikusteko, eta tartean ziren baita ere udaleko ordezkariak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina