2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

Hau indartzen ari da

Denboraldia indarra hartzen ari da. Fifako Ligan ari diren Gaeleko taldeek euren lehiaketan jarraitzen dute, eta AMF-ko eran jokatzen den Gipuzkoako Herri Txikietako Liga abiatzera doa. Alebinak dira hasten lehenak, eta aurreneko partida Baliarrainen jokatuko da ostiral honetan 19.00etan, bertan herriko taldea eta Bidania B lehiatuko baitira. 20.15tan, Bidanian, Bidania A taldeak Igeldo hartuko du. Jarraipena larunbatean izango du Beteluko pilotalekuan, 15.30ean. Betelu eta Liztorrak izango dira aurrez aurre, eta lehen jardunaldi hau igande eguerdian Abaltzisketan amaituko daa Txalburuk eta Altzo lehiatuko dira 11.30ean.

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan, kadeteek igande eguerdian jokatuko dute euren partida. 10.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa pilotalekuan neurtuko dira Aloña Mendi eta Gael. Infantilek, berriz, larunbatean 11.30ean jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian Ibarraren aurka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina