2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

Hasiera bikaina

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadeteek igande honetan hasi dute denboraldia, eta hasi ere bikain hasi dira, 1-7 irabazi baidute Aretxabaletan Eskoriatzako Arizmendiren aurka. Zuri-marroiak jaun eta jabe izan dira eta emaitza horrekin aurkarien taldean atezaina onena izateak ere dena garbi uzten du. Aitzor Zabalak irekin du garaipenerako bidea, talde osoaren jokaldi bikain baten ostean. Atsedenera 0-3 joan dira.

Bigarrenaren hasieran etxekoek euren gola egin dute falta baten ondorioz, baina erditik atera bezain azkar Monrealek 1-4koa lortu du, eta gauzak bere lekura joan dira, zuri-marroiak jaun eta jabe izan baitira. Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda izan da hasierako bostekoa. Hurtado, Lopetedi, Monreal eta Iztueta ere aritu dira. Zabala (2), Monreal (2), Agirretxe, Lopetedi eta Iztueta zian dira golegileak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina