2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Jarraipena

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga hastear dagoenean, abian jarriko dena da Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan arituko den infantilen taldea. Larunbat honetan Legorretako kiroldegian jokatuko du 12.30ean Orixeren aurka. Denak ilusioz eta gogoz daude neurketa honen aurrean. Aurkariari buruz ezer gutxi dakite, eta larunbatean ikusi beharko da nolako maila ematen duten zuri-marroiek.

Kadeteek, berriz, astebeteko atsedenaren ostean, berriro ere lehiatzera doaz, eta hauek ere Legorretan arituko dira larunbat honetan 10.45etan Erainen aurka. Zuri-marroiek partida bakarra jokatu dute, eta bera 1-7 irabazi zuten Aretxabaletan. Erainek, aldiz, bi partida jokatu ditu, eta biak irabazi ditu. Neurketa zaila izango dute Gaelekoek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina