2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

Liga hasteko prest

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen areto futboleko Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadete mailako taldeak, aurredenboraldiko azkeneko partida jokatu zuen larunbatean, Ligan aurkari izango duen Lasarteko Eguzkiren aurka, Lasarteko kiroldegian, eta 2-14 irabazi zuten zuri-marroiek. Emaitzak dena erakusten du bi taldeen artean alde handia egon baitzen. Gaelek hiru hutsune izan zituen taldean, eta horiek betetzeko bi infantil mailako eraman zituen. Lehen zatian 0-6 arreratu ziren  zuri-marroiak, baina bigarrenaren hasieran lasai zelaiaratu ziren, eta etxekoek hori baliatu zuten bi gol egiteko. Gaelek berriro ere tamina hartu zion partidari eta beste zortzi gol egin zituen.

Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Lopetedi, Olano eta Aldalur ere aritu ziren. Agirretxe (4), Aldalur (3), Hurtado (2), Iturriotz (2), Olano (2) eta Leunda izan ziren golegileak. Honekin amaitu du aurredenboraldia. Bi partida jokatu ditu, eta 23 gol sartu eta 3 hartu ditu. Orain Liga hasi aurretik utzitako sentsazio onak berretsi nahi ditu datorren asteburuan Eskoriatzan hasiko duen denboraldian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina