2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Denboraldia hastera doa


Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartearentzat denboraldia hastera doa, eta aurten arlo asko izango ditu aurrean. Alde batetik, Gipuzkaoko Herri Txikietako Ligan, benjamin, alebin eta infatil-kadete mailetan parte hartzeko izena emateko azkeneko eguna astelehena izango da, eta hortik aurrera egutegiak egin beharko dira.

Bestetik, Gael Elkarteak bi talde izango ditu Gipuzkaoko Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan parte hartzen. Kadeteak asteburu honetan abiatuko dute denboraldia, igandean, 9.30etan jokatuko baitute Aretxabaletan,  Arizmendiren aurka. Infantilek, beriz, hemendik bi astera ekingo diote denboraldiari. Beraz Gael Elkarteko gazte mordo batek areto futboleko bi adarretan jokatuko dute, bai FIFA-koan, eta baita AMF-koan ere.

Ahaztu gabe Gabonetan antolatzen duen torneoa, eta aurten, gainera, pazko astean Europako Txapelketa ere izango dute Katalunian. Horri etorri daitezken gonbidapenak ere gehitu beharko zaizkio.

Aurrez aipatu bezala, Gaeleko kadeteek igandean jokatuko dute FIFA-ko Ligako lehen partida, eta Eskoriatzako Arizmendi taldea izango dute aurrean, Aretxabaletan jokatuko den partidan. Neurketa 9.30ean abiatuko da. Gaelek aurredenboraldian bi partida jokatu ditu. Bat, Idiazabalgo neska seniorren aurka, 1-9 irabaziz, eta bestea liga berean izango duten Lasarteko Eguzkiren aurka, 2-14 irabaziz. Etxeko partidak, Legorretako Harripila kiroldegian jokatuko ditu bai kadete mailako taldeak, eta baita infantil mailakoak ere.

Hastera doan kadete mailako taldea, honako jokalari hauek osatzen dute: Urko Lopez, Ekaitz Hurtado, Aimar Iturriotz, Axier Lopetedi, Jokin Agirretxe, Iker Murua, Aitor Zabala, Aratz Monreal, Jurgi Leunda eta Unax Iztueta.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina