2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU A 2 BEIZAMA 0

LEABURU A: Ugartemendia.

BEIZAMA: Leunda

PARTZIALAK: 10-3, 10-3.

Anixeto Ugartemendiak ez du inongo arazorik izan garaipena lortzeko. Lesio batetik irten berria den Jon Leundak ez dio inongo arazorik sortu, eta bera izango da aurreneko liderra.

 


LEABURU B 2 IKAZTEGIETA 0

LEABURU B: Garcia.

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 10-4 eta 10-7

Leaburu B taldeko Iñigo Garciak garaipena erdietsi du. Lehen jokoan nagusi izan da, eta bigarrengoan Uriak arazo asko sortu dizkion arren, garaipena lortu du.


INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 9 ERREZIL 7

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, Losa, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa-, Zinkunegi eta Lakuntza.

ERREZIL: Irulegi, Uzkudun, Urdalleta, Labaka eta Aiertza-hasierako bostekoa-, Uzkudun.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Otaño (6) eta J.Agirretxe (3). Errezil: Aiertza (3), Labaka (2) eta Otaegi (2).


Lehen jardunaldian atzeratu zen partida berreskuratu da Bidanian, eta oso derbi polita ikusi da. Gakoa lehen minutuetan egon da, aurreneko lauetan hiru gol egin baititu etxeko taldeak. Errezili kosta egin zaio partidan sartzea, eta gero garesti ordaindu du. Berehala laburtu du markagailua, behin baino gehiagotan gol batera ere jarri da, baina etxeko taldeak beste gol batekin erantzuten zuen. Auritz Otaño nabarmendu da, bere sei golekin.


BENJAMINAK:


IGELDO 2 LIZARTZA-OREXA 4

IGELDO: Ezkurdia, Etxeberria, N.Rouget, D.Rouget, Amezua, Berasategi, Dorronsoro, Kalonje, L.Agirre, M.Agirre, Camarero, Senperena, Aizpurua eta Manzano.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Azpiroz, Lasa, Balerdi, Arrillaga, Arrue eta Iturralde.

GOLAK: Igeldo: Dorronsoro eta Senperena. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra.

Talde mistoen artean lehen postua zuten jokoan Igeldon, eta Lizartzakoek lortu zuten garaipena, postuari eutsiz. Norgehiagoka oso polita izan zen.

TXALBURUK 10 LEABURU 0

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

GOLAK: Txalburuk: Murua (3), Kaminos (3), B.Gorostidi (2) eta X.Gorostidi (2).

Txalburuk taldeak garaipen erosoa lortu du, eta sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik geratu da. Lehen zatian bost gol egin ditu, eta bigarrengoan, beste horrenbeste.

ALEBINAK:

IGELDO 5 LIZARTZA-OREXA 1

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, E.Aizpurua, Etxeberria, Gonzalez, S.Lopez, A.Lopez, Fraile eta Ezkurdia.

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Iturrioz, Zubeldia, Agirre, Goikoetxeandia, Lasa, Beitia eta Balerdi.

GOLAK: Igeldo: S.Lopez (2), Etxeberria, Gonzalez eta Ezkurdia. Lizartza-Orexa: Balerdi.

Igeldok denboraldiko lehen garaipena lortu, eta sailkapeneko azkeneko postua utzi du. Lizartzakoek baja ugari eraman dituzte, eta igeldoarrek ez dute barkatu, oso partida ona egin baitute.

TXALBURUK 6 LEABURU 3

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Areiza, Artola, Kaminos, Gorostidi, Mañoso eta Lopetegi.

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, O.Arrospìde, A.Arrospide, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

GOLAK. Txalburuk: Mañoso (4), Artola eta Lopetegi. Leaburu: Zubia (2) eta Ugartemendia.

Txalburuk eta Leaburuk partida polita eskaini dute, baina garaipena etxean geratu da, eta horrela sailkapenean ere Abaltzisketakoek aurre hartu die, nahiz eta puntuetan berdin dauden. Goletako aldea, ordea, Txalburuken aldekoa da.

IKAZTEGIETA 8 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Leunda, Arruabarrena eta Benavente-hasierako bostekoa-, Mozo eta Irastortza.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Larrañaga, Irastortza eta Castaño-hasierako bostekoa-, Artola, I.Olano eta Leunda.

GOLAK: Ikaztegieta. Irastortza (2), Mozo (2), Arruabarrena (2), Benavente eta Leunda. Ikaztegieta-Baliarrain: Irastortza (2) eta Artola.

Beteranoenek eraman dute ikaztegietarren arteko derbia. Lehen zatia orekatua izan da, eta alde handirik gabekoa. Bigarren zatian, ordea, txikienek behera egin dute eta Ikaztegietak norgehiagoka erabaki egin du. Emaitza honi eta asteburu honetan Bidania-Goiatzek jai izango duela kontuan hartuta, Ikaztegieta sailkapeneko lehen postuan jarri da, eta lehen talde mistoa izaten ere jarraituko du.
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina