2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

AURREKOAK:

FUTWALLA:

Azkenean hastera doa futwalleko Buruz Burukoa. Lau talde neurtuko dira eta igandean jokatuko dira bi partidak, eta biak, gainera Leaburuko pilotalekuan izango dira. Leaburu A eta Beizama neurtuko dira aurrenekoan, eta Leaburu B eta Ikaztegieta bigarrengoan. Txapelketa hau oran dela bi aste hasi behar zen, baina azken orduko arazo batzuk medio bi aste beranduago abiatuko da.Partidak 11.30ean hasiko dira.


ARETO FUTBOLA:

 Infantil-kadeteetan lehen jardunaldian jokatu gabe geratu zen neurketa berreskuratuko da. Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Errezil lehiatuko dira larunbatean. Etxekoek jokatu duten partida bakarra galdu egin dute, eta kanpokoek, berriz, berdindu. Alebinetan bosgarren jardunaldia izango da, eta hasi ostiralean egingo da, ikaztegietarren arteko derbiarekin. Eskarmentua eta freskotasuna neurtuko dira. Txikienek, itxura ona eman arren, ez dute oraindik partidarik irabazi, eta zaharrenek hiru irabazi eta bat berdindu dute, oraindik ez baitute atsedeneko jardunaldirik ere izan. Jarraitu larunbatean egingo du Abaltzisketan, bertan neurtuko baitira Txalburuk eta Leaburu. Etxekoek partida bat irabazi eta bi galdu dituzte, eta kanpokoek bi galdu eta bi irabazi, hauek ere ez baitute oraindik atsedenik egin. Amaitu igandean egingo da, Igeldon jokatuko baitute etxeko taldeak eta Lizartza-Orexak. Aurrenekoek jokatutako partida guztiak galdu dituzte, eta besteek bi irabazi eta bat galdu. Benjaminetan, laugarren jardunaldia jokatuko da. Larunbatean lehen postuan doan Txalburuk taldeak Leaburu hartuko du, eta igandean Igeldo eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Azken hau da lehen talde mistoa, etxekoek irabaziko balute, gauzak aldatu egingo dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina