2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETE:

Lizartza-Orexa 6 Ikaztegieta 10

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Malkorra, Iturriotz, Arozena eta Olaskoaga-hasierako bostekoa-, Sorozabal, Zalakain eta Colmenares.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, X.Luzuriaga, Jauregi eta J.Luzuriaga.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (3), Zalakain (2) eta Iturriotz. Ikaztegieta: Mozo (4), Jauregi (2), Sagastibeltza (2), X.Luzuriaga eta Zalakain, bere atean.

Infantil-kadeteen lehen partida, eta neurketa polita ikusi zen Orexan. Etxekoak oso azkar aurreratu ziren, baina kanpokoek berehala lortu zuten neurketari buelta ematea, gero 1-4 aurreratzeko. Lizartzakoak, ordea, ez ziren lo geratu, eta partida berdintzea lortu zuten, nahiz eta berriro ere ikaztegiatarrek ihes egin zuten, eta ez zieten etxekoei aukera gehiago eman.


ALEBINAK:

LEABURU 5 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, A.Arrospide, O.Arrospide eta Zubia-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Arruabarrena, Larrañaga, Irastortza eta Artola-hasierako bostekoa-, U.Olano, I.Olano, Leunda eta Castaño.

GOLAK: Leaburu: O.Arrospide (2), Ugartemendia (1), M.Garcia (1) eta Zubia(1). Ikaztegieta: Artola (2) eta Irastortza (1).

Partida polita Leaburun ikusi zen, eta azkenean Leabururen eskarmentuak eman zion garaipena. Ikaztegieta-Baliarraineko jokalari guztiak lehen urtea dute alebinetan, eta bi badaude oraindik benjaminak direnak ere. Joku aldetik, partida bikaina egin zuten, baina etxekoek indar gehiago eta eskarmentua ere bai, eta hor joan zen norgehiagoka. Lehen minutuan aurreratu ziren Leburukoak, baina kanpokoak beti partidan sartuta egon ziren.


TXALBURUK 17 IGELDO 3

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetegi, Gorostidi, Kaminos, A.Artola, Areizaga eta M.Altuna.

IGELDO: Camarero, U.Aizpurua, E.Aizpurua, A.Lopez, S.Lopez, Mujika, Amezkua, Ezkurdia eta Rouget.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso (8), A.Artola (2), Lopetegi (2), Areizaga (1), N.Kaminos (1), Murua (1), U.Aizpurua (bere atean) eta E.Aizpurua (bere atean. Igeldo: Rouget (2) eta S.Lopez (1).

Emaitzak dena erakusten du. Igeldok lehen partida izatearen ordaina jaso zuen. Dena dela, goruntz egin behar duen taldea da, atzokoan bajak ere bai baitzituen. Txalburuk eroso aritu zen.



BIDANIA-GOIATZ 5 IKAZTEGIETA 5

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, I.Otaño eta Aldalur.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, M.Irastortza, Mozo eta Leunda-hasierako bostekoa-, A.Olaberria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (3), J.Otaño eta Iraeta. Ikaztegieta: M.Irastortza (4) eta A.Irastortza.

GORABEHERAK: Ikaztegieta taldeko Aimar Arruabarrenaren aitaren oriomenean minutu bateko isilunea egin da.

Bidania-Goiatzek eta Ikaztegietak partida dotorea eskaini zuten atzo, sailkapeneko goiko muturrean ibiliko direla argi eta garbi utziz. Kapotarrak beti aurretiki ibili ziren markagailuan, 1-3 eta 2-4 egon baitziren, baina azkenean etxekoek horri buelta eman eta berdintzea lortu zuten, neurketa amaitzeko minutu bat besterik fala ez zela.

BENJAMINAK:

TXALBURUK 7 IGELDO 1

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Kaminos, Mañoso, Mujika, Gorostidi eta Murua.

IGELDO: Dorronsoro, Senperena, Kalonje, Rauget, Agirre, Ezkurdia, Amezkua, Berasategi, Aizpurua, Gorostidi eta Kamarero.

GOLAK. Txalburuk: Iriberri (3), Mañoso (3) eta Gorostidi. Igeldo: Ezkurdia.

Txalburuk izango da benjaminen mailako lehen liderra. Etxekoak hasieratik nagusitu ziren, eta lehen hiru puntuak eskuratu zituzten.


BIDANIA-GOIATZ 5 LIZARTZA-OREXA 4

BIDANIA-GOIATZ: E.Zugasti, Altuna, I.Zugasti, Beloki, Dorronsoro, Eskibel eta Iraeta.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Azpiroz, Arrue, Lasa, Balerdi eta Arrillaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro (2), Iraeta (2) eta I.Zugasti (1). Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Errasti (1).

Bidania-Goiatzek eta Lizartza-Orexak ere oso partida polita eskaini zuten. Kanpotarrak nagusi ibili ziren 0-2, 1-3 eta 2-4, baina gero ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxekoek azkeneko minutuan lortu zuten garaipeneko gola.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina