2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala


AURREKOAK.

Alebinen mailako hirugarren jardunaldia eta benjaminen bigarrena jokatuko da ostiraletik igandera bitarte. Infantil-kadeteek jai izango dute. Alebinen mailan, ostiralean hasiko da jardunaldia, 18.30ean Ikaztegietako pilotalekuan Ikaztegieta-Baliarrain eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoek orain arteko bi partidak galdu egin dituzte. Kanpokoek bat jokatu eta hura irabazi egin dute. Horren ostean Ikaztegieta eta Leaburu lehiatuko dira. Etxekoek partida bat irabazi eta bestea berdindu egin dute, eta Leaburuk, bat galdu eta bestea irabazi. Igandean, 12.30ean, aurtengo bi talde berriak lehiatuko dira Igeldon. Herriko taldea eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira. Igeldoarrek partida bakarra jokatu eta galdu egin zuten, eta bidaniarrek bat irabazi eta bestea berdindu egin zuten. Benjaminen mailan, igandean, 11.30ean Igeldo eta Bidania-Goiatz neurtuko dira. Etxekoek jokatutako partida galdu egin zuten, eta kanpokoek irabazi. Lizartza-Orexak eta Leaburuk jokatu beharrekoa, urriaren 25era aurreratu zen, eta Lizartza-Orexak 5-1 irabazi zuen.

                                       Igeldoko alebinen eta benjaminen taldea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina