2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

AURREKOA

Talde guztiak martxan jarriko dira

Infantil-kadete mailako Bidania-Goiatz eta Errezil falta ziren jokatzen hasteko, eta asteburu honetatik aurrera horiek ere martxan izango dira. Maila horretako bi partidak, gainera, igandean jokatuko dira. Errezilek 10.30ean Lizartza-Orexa hartuko du. Kanpotarrek galdu egin dute jokatu duten partida. Bi ordu beranduago hasiko da Ikaztegietan herriko taldearen eta Bidania-Goiatzen harteko partida. Etxekoek jokatutako neurketa irabazi egin zuten. Alebinen mailan, laugarren jardunaldia jokatuko da, eta ostiralean bi partida erakargarri jokatuko dira. Lizartzan, 18.00etan Lizartza-Orexa eta Ikaztegieta lehiatuko dira. Etxekoek jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta kanpokoek bi irabazi eta bat berdindu. Ordu eta erdi beranduago hasiko da Bidaniko pilotalekuan bertako taldearen eta Abaltzisketako Txalburuk taldeen arteko neurketa. Etxekoek jokatutako hiru partidetatik bi irabazi eta bat berdindu dute, eta kanpokoek, berriz, bat irabazi eta bestea galdu. Larunbatean, 18.30ean Leaburun jokatuko dute Leaburuk eta Igeldok. Etxekoek bi partida galdu eta bat irabazi dute, eta kanpokoek, biak galdu. Ikaztegieta-Baliarraini egokituko zaio atseden hartzea. Benjaminen mailan hirugarren jardunaldia jokatuko da. Ostiralean, 18.30ean Bidania-Goiatz eta Txalburuk neurtuko dira. Etxekoek jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta kanpokoek jokatu duten bakarra bereganatu zuten. Larunbatean 17.30ean neurtuko dira Leaburu eta Igeldo. Bietako inork ez du oraindik partidarik irabazi, eta hor izango dute lehen aukera.
                                        Errezil taldeko Mattin Aiertza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina