2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Amaitu da atsedena

Asteburu betea izango da Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan. Larunbatean abiatuko da kadete-infantil maila, nahiz eta Bidania-Goiatzen eta Errezilen arteko partida atzeratu egin den. Hasiera larunbatean emango zaio Orexako pilotalekuan, hantxe neurtuko baitira Lizartza-Orexa eta Ikaztegieta, 18.30ean. Alebinetan bigarren jardunaldia jokatuko da,eta lehen partida Abaltzisketan jokatuko da ostiralean, 18.30ean,Txalbururen eta Igeldoren artean. Azken hauentzat lehen partida izango da, aurrenekoan atseden izan baitzuten. Orduerdi bat beranduago hasiko da Bidaniako pilotalekuan etxekoen eta Ikaztegietaren artekoa. Lehen jardunaldian biek irabazi zuten. Larunbatean, 17.00etan, Leaburuk eta Ikaztegieta-Baliarrainen artekoa jokatuko da. Benjaminen mailan lehen jardunaldia izango da, nahiz eta urriaren 25ean Lizartza-Orexak eta Leaburuk aurreratutako partida jokatu zuten. Abaltzisketan jokatuko da gaur lehen partida Txalbururen eta Igeldoren artean, 17.30ean, eta orduerdi bat beranduago jokatuko da Bidanian bertakoen eta Lizartza-Orexaren artekoa. Jardunaldia, ordea, alebinetako Ikaztegietako Aimar Arruabarrenaren aitaren heriotzak ilundu du. Horregatik, Ikaztegietako taldeak jokatuko dituen hiru partidetan, minutu bateko isilunea egingo da.
                                      Alebinen mailako Bidania-Goiatz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina