2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Prentsaurrekoa

Gaur arratsaldean egin da Leaburun prentsaurrekoa. Bertan, aurtengo denboraldia aurkezteaz gain, datorren astean Lloret de Marren jokatuko den mikrofutsaleko eta areto futboleko Mundialean izango den taldea aurkeztu da. Liga, azaroaren 7ko asteburuan hasiko da. Benjaminetan, Txalburuk, Baliarrain-Ikaztegieta, Bidania-Goiatz, Leaburu, Igeldo eta Altzo arituko dira. Alebinetan, Ikaztegieta, Ikaztegieta-Baliarrain, Bidania-Goiatz, Txalburuk, Leaburu eta Igeldo. Infantil-kadetetan, berriz, Txalburuk, Lizartza-Orexa, Errezil, Ikaztegieta, Gael eta Bidania-Goiatz.Gazte mailakoa, oraindik finkatzeko dago. Oraingoz Bidania-Goiatz dago seguru, eta izena emateko epea zabalik dago. 943698058 telefono zenbakira deitu behar da.

Bestetik, datorren astean Lloret de Marren jokatuko da mikrofutsaleko eta areto futboleko Munduko Txapelketa. 2002ko gaztetxoak ordezkatuko dute Euskal Herria eta baita Gael ere. Areto futbolean bigarren multzoan arituko dira, eta Engels talde errusiarra eta Lloret talde kataluniarra izango dituzte aurkari. Beste multzoan, Ganbia, Ganbiakoa, MVA talde errusiarra eta Cufs talde kataluniarra arituko dira. Lehen partida urriaren 27an, 12.30ean jokatuko dute Engelsen aurka, eta bigarrena, urriaren 29an, 11.30ean, Lloreten aurka. lehen biak finalerdietan sartuko dira, eta bakoitzeko azkenekoak azkena ez jokatzeko partida jolastuko dute. Mikrofutsalekoa zehazteko dago.

Doazen jokalariak honako hauek dira: Iraitz Bea, Aimar Zeberio, Ainhitze Zubeldia, Txomin Errasti, Aimar Iturrioz eta Ekaitz Hurtado (Lizartza-Orexa), Jurgi Leunda (Ikaztegieta), Oier Ugartemendia eta Oihan Arrospide (Leaburu), Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz) eta Aitor Sevillano (Gasteiz).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina