2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Dena hasteko prest

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligak bere laugarren edizioa hasiko du aurten, eta iaz bezalaxe hiru mailetan jokatuko da. Azaroaren 7, 8 eta 9ko asteburuan hasiko da, eta apirilaren amaiertan bukatuko da. Beti bezala, aurten ere lehenengo Liga jokatuko da, eta ondoren Kopa. Tartean alebinetan mkrofutsaleko liga ere jokatuko da, aurreko urteetan bezalaxe. Ligako lehen itzuliaren amaieran, Ligaren amaieran eta Koparen amaieran jokatuko da. Lehen jardunaldia Betelun izango da. Beste bi lekuak zehazteko daude.

Benjaminetan sei talde arituko dira. Baliarrain-Ikaztegieta, Txalburuk, Igeldo, Leaburu, Bidania-Goiatz eta Altzo arituko dira. Liga jokatuko dute denak denen aurka.

Alebinetan bost talde arituko dira, baina ahaleginak egingo ditugu seigarren bat ere izateko. Ikaztegieta, Txalburuk, Igeldo, Leaburu eta Bidania-Goiatz neurtuko dira.Liga jokatuko dute denak denen aurka.

Infantil-kadetetan, sei talde arituko dira. Ikaztegieta, Bidania-Goiatz, Errezil, Lizartza-Orexa, Txalburuk eta Gael. Azken hau eurek taldea osatu ezin, eta herri txiki ezberdinetako gaztetxoek
osatuko dute.

Kontuan hartuta, hauetako gazte askok hamaikako futbola ere egiten dutela, iaz bezala partidak bi astetik behin izango dira, ondorioz bi multzotan banatu dira. Aurrenekoan, Errezil, Txalburuk eta Lizartza-Orexa egongo dira, eta bigarrengoan, Ikaztegieta, Bidania-Goiatz eta Gael. Multzo bakoitzean liga erara jokatuko dute denak denen aurka, eta aurreneko sailkatuek zuzenean Ligako txapela zeinek irabazi jokatuko dute. Bigarren sailkatuek euren artean partida bat jokatu beharko dute, eta irabazten duenak liga irabazteko borroka horretan arituko da, eta galtzen duena, multzo bakoitzeko azkenekoekin Kopa jokatu beharko du.

Aurten beste berrikuntza bat ere izango da, izan ere federazioen egituretan aldaketa bat izango da heldu den urtean, eta hori dela-eta, aurten Gaeleke antolatuko du gazte mailako AMF bertsioko Gipuzkoako Liga. Bertan Gipuzkoako edozein herrietako taldek hartu dezakete parte, baina herri txikietako lehen sailkatuak ere saria izango du. Oraingoz, Bidania-Goiatz, Txalburuk eta Ikiaztegieta-Alegia daude izena eman da. Beraz, hirutik bi izango dira herri txikietakoak. Hala ere, laugarren talde bat ere bilatzen saiatuko da Gael. Hemen ere asmoa bi astetik behin jokatzekoa da, eta liga erara, denak denen aurka jokatzekoa ere bai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina