2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Emaitza oso onak eta sentsazio gazi-gozoak

Goizean amaitu da mikrofutsaleko Munduiko Irekiko fase erregularra, eta Gaelek aurkeztu dituen bi taldeak lan bikaina egin dute. Gael A taldeak finala jokatuko du, eta B taldeak hirugarren amaituko du, beraz emaitza bikainak izan dira, baina bi taldeak finalean izateko aukera ere handia zen, baina hori ez lortzeak pena dezente eman du. Gael A taldeak atzo irabazi ostean, goizean Ganbiaren aurka jokatu eta 9-6 irabazi du, multzoko lehen postua segurtatuz. Agirretxek bost gol lortu ditu eta bina Zeberiok eta Ugartemendiak. Zubeldia, Zeberio eta Agirretxe izan da hasierako hirukoa. Errasti eta Ugartemendia ere aritu dira. Finalean ostiralean Errusiako MVA taldearen aurka arituko da.

 Aurakira Galeko beste taldea izateko ametsa oso gertu izan da, baina ez da posible izan. MVA Errusiako taldearen aurka 3-0 galdu baitu. Epailearen  hainbat erabaki zalantzagarrri ere izan dira, eta horrek ere ez du gehiegi lagundu. Errusiarrek euskal jokalarien nahasmena baliatu dute garaipena lortzeko. Iturriotz, Sevillanbo eta Bea izan da hasierako hirukoa. Leunda, Hurtado eta Arrospide ere aritu dira. Partida honetan Beak eta Leundak txartel hori bana ikusi dute.

Galdu arren, eta haserrea gorputzean izan arren, oraindik finalean sarteko aukera bazegoen, baina horretarako laugatik irabazi behar zion Engels A taldeari. Irabazi irabazi du, baina gol bateko aldearekin, 7-6 lortu baitu garaipena Gaelek. Hiru goleko aldea ere izan dute alde, baina amaieran bateko alde horrekin amaitu da, eta amaierako sailkapenean hirugarren amaituko du, eta motalitate honetan, Gaelek aurkeztu dituen bi taldeak podiunean izango dira. Bost gol lortu ditu Beak, eta bana Sevillanok eta Arrospidek. Hurtado, Sevillano eta Bea izan da hasierako hirukoa. Leunda, Arrospide eta Iturriotz ere aritu dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina