2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

Garaipen ederra

Hilaren bukaeran Lloret de Marren jokatuko den mikrofutsaleko Munduko Txapelketan eta areto futboleko Europako txapelketan parte hartuko duen taldeak aurrera darrai bere prestakuntzarekin, eta gaur Idiazabalen Idiazabalgo neska senior taldearen aurka aritu da. Gaelekeoi urte batzuetako aldea kentzen zien, eta baita groputzez ere alde dezentea zegoen. Gainera, Txomin Errasti eta Ainitze Zubeldia falta ziren, baina hala ere 2-7 irabazi du Gaelek. Oso norgehiagoka ona egin dute denek, nahiz eta defentsan oraindik hobetzeko badagoela ikusi den. Erasora min handia egiten dute, eta aurrean presio eginez ere bai, aurkaria ikaragarri estutu baitute lehen minututik. Beak eta Agirretxek bina gol egin dituzte, eta Zeberiok, Leundak eta Arrospidek bana. Hurtado, Iturrioz, Bea, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Gero, Ugartemendia, Arrospide eta Leunda ere aritu dira. Datorren asteazkenean berriro ere Irurtzunen jokatuko dute, oraingoan ere Xotaren aurka, 18.00etan hasita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina