2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Txapeldunak

Gael A taldeak lortu du mikrofutsaleko Munduko Irekia, finalean Errusiako eta Ukraniako jokalariez osatutako MVA taldearen aurka, 8-2 irabazi ostean. Euskal jokalariak askoz ere hobeak izan dira, eta lehen minutua betetzerako 3-0 irabazten ari ziren. Hortik aurrera partida erabat kontrolpean izan dute, eta amaieran garaipen oso erraza lortu dute. Zeberiok lau gol lortu ditu, eta bina Ugartemendiak eta Agirretxek. Hasierako hirukoa ere horixe bera izan da, eta gero Errasti eta Zubeldia ere aritu dira.

Honekin amaitu dira Gaelentzat Munduko Irekiko partida guztiak, eta emaitzak hasieran pentsatzen ez ziren modukoak izan dira. Areto futbolean hirugarren amaitu du, eta txapela lortu duen Engels talde errusiarrarekin bakarrik galduta. CUF talde kataluniarra izan da bigarrena. Mikrofutsalean, Gaelek bi talde atera ditu, eta batek lehen postua lortu du, eta besteak hirugarrena. Tartean MVA taldea sartu da. Bihar arratsaldean izango dira sari banaketak, eta horrekin emango zaio amaiera lehiaketari.


2 iruzkin: